Asteroko buletina
Ilbeltza txuri, artzaia da urduri

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguzkik Black Friday boikotatzera deitzen du

2019-11-27 23:40

Eguzkitik Black Friday bokotatzera deitzen diegu ingurumenaren alde lan egiten duten eta gure planetaren etorkizunarekin kezkatuta dauden pertsona guztiei.

Zehatz-mehatz, kanpaina kontsumista erasokor honekin lotutako inolako erosketarik ez egitera deitzen diegu, baita boikotaren mezua senide, lagun eta lankideen artean zabaltzera ere.

Planetak bizi duen ingurumen-larrialdia agerian uzten duten albisteak etengabe iristen zaizkigu, hala nola, berotze globala, basoen soiltze atzeraezina, plastikoz betetako itsasoak, CO2ren isuri neurrigabeak… Baina, aldi berean, kanpaina masiboen bitartez, herritarroi konpultsiboki kontsumitzera deitzen digute.

Eguberriak dagoeneko 40 egun irauten du. Hor daude, gainera, Amaren, Aitaren, Maiteminduen edo (azkenaurreko asmakizuna) Ezkongabeen Eguna, baita Cyber Monday ere. Hori gutxi balitz, Black Friday, ostiral bat izatetik 15 egun irautera pasatu dena.

Kanpaina kapitalista (hitzaren zentzurik txarrenean) hauek guztiek helburu bakarra dute: GEHIAGO SALTZEA, ingurumenean duten eraginik kontuan izan gabe. Izan ere, kanpaina hauen ondorioz, behar ez diren gauza eta zerbitzu gehiago kontsumitzen dira, ibilgailuen zirkulazioa eta pakete-banaketa areagotzen dira, hondakin gehiago sortzen dira, gaizki ordaindutako lanpostuak eta autonomo faltsuak ugaltzen dira, akulturazio globalizatzailea indartzen da eta bertako dendak desagertzen dira.

Ezin dugu horrela jarraitu. Geldialdi bat egin behar dugu, nora eraman nahi gaituzten pentsatzeko, besterik ez bada ere. Ez kontsumitu ezer Black Friday delako kanpaina kontsumistarekin zerikusia duena eta zabaldu mezua gertu dituzunen artean.

Boikotatu Black Friday!

EGUZKI, 2019ko azaroan

th1HCJ78KY

La entrada Eguzkik Black Friday boikotatzera deitzen du aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora