Asteroko buletina
Kurriloak igaro, eguraldi txarra

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguzkik Alabortzako egoera tamalgarria salatu du

2021-07-30 13:20

Eguzki talde ekologistatik Pasai Donibaneko Alabortza inguruan ematen den egoera tamalgarria salatu nahi dugu. Egun hauetako irudi batzuetan ikusi dugu gune hori hondakinez josita: latak, botilak…narraskeria nonahi. Lotsagarria benetan. Ez dugu ulertzen horrelakoak egiten dituztenen ingurumenarekiko sentsibilizazioa non dagoen, baina, ikusirik pertsona batzuk gai direla horrelako txikizioak egiteko, uste dugu erakundeek, eta kasu honetan Pasaiako Udalak, serio aztertu beharko lukeela gaia eta neurri zuzentzaileak hartu horrelako gertaerak ekiditeko.

La entrada Eguzkik Alabortzako egoera tamalgarria salatu du aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora