Asteroko buletina
Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguzki pozik agertu da Onraitan 82 metroko dorre bat altxatzeko legez kanpo emandako lizentzia baliogabetu dutelako

2020-06-23 19:41

Dorrea tente jarri zuten, baina handik pixka batera ezezagun batzuek saboteatu zuten.

Onraitan 82 metroko dorre meteorologiko bat altxatzeko iazko abenduan dekretuz eman zuen lizentzia baliogabetu behar izan du Arraia-Maeztuko alkateak (EAJ).

Lizentzia baliogabetu behar izan du dorrea Entziako Kontserbazio Bereziko Eremuan zegoelako (Natura 2000 Sarea), eta, ondorioz,  lizentzia eman aurretik, Ingurumen Ebaluazioa egin behar zelako, Eguzkik salatu zuen bezalaxe (ikus: http://eguzki.org/es/2019/12/20/82-metroko-legez-kanpoko-dorrea-onraitan-ingurumen-ebaluaziorik-gabe-eremu-babestua-izan-arren/).

Ez ginen salatzaile bakarrak izan. EH Bilduk helegitea aurkeztu zuen. Orain, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak esan du Ingurumen Ebaluazioa bidean dagoela, baina onartu baino lehen ezin dela lizentziarik eman. Gauzak horrela, alkateari lizentzia baliogabetzea baino ez zaio geratu.

Dorrea jarri, jarri zuten, baina apenas egon da martxan, ezezagun batzuek saboteatu baitzuten.

Dorrea lurrean, desmontatuta.

Dorrea lurrean, desmontatuta.

Aixeindar da Iberdrolak eta Eusko Jaurlaritzak parke eolikoak eraikitzeko sortu duten kontsortzio berria. Lehenengoa Iturrietan nahi dute, eta Onraitako dorrea parke hori eraikitzeko hastapeneko lanetako bat da.

Duela urte batzuk, Iturrietako proiektu horrek gaitzespen handia sortu zuen, eta, egia esan, berpiztu duten honetan, ezin zuten modu baldarragoan egin.

La entrada Eguzki pozik agertu da Onraitan 82 metroko dorre bat altxatzeko legez kanpo emandako lizentzia baliogabetu dutelako aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora