Asteroko buletina
Baratzezaina zati bat zientzialaria da, beste bat artista, beste bat filosofoa eta beste bat nekazaria

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguberritako argiak direla eta, Eguzkiren iritzi kritikoa

2020-11-27 19:29

Pandemia dela eta, aurtengo inaugurazio-ekitaldia dezente apalagoa izan da aurreko urteetakoa baino.

Gaur arratsaldean eguberritako argiak inauguratu dira Donostian. Osasun-egoera dela eta, aurreko urteetan baino ekitaldi apalagoa izan da, espero zitekeen bezala, su artifizial garesti eta kutsakorrik gabekoa.

Nolanahi ere, Eguzkik eguberritako argiekiko iritzi kritikoa publikoki adierazi nahi du.

Osasun-krisian ez ezik ingurumen-krisian ere aspaldi gaude bete-betean sartuta. Zehatz-mehatz, eguberritako argiak energia-xahuketa bat dira, udalek klima-krisiaren inguruan egiten dituzten aldarrikapenekin inolaz ere bat ez datorrena.

Azken urteotan, udalen artean (Vigo, Madril, Bilbo…) txapelketa moduko bat eratu da, ea zeinek gastatzen duen gehien eguberritako argietan. Donostia ere nola edo hala bide beretsutik doa, argi horiek dituzten ondorio ekonomiko zein anbientaletan erreparatu gabe.

Donostiak urteak daramatza eguberritako argien piztea aurreratzen. Abendua ez omen da nahikoa eta azaroa ere behar da. 45 egun eguberritako argiak piztuta.

Zertarako Klima DSS2020 Ekintza Plana, baldin eta gero eguberritako argien bidez energia xahutzen bada, xahutzen den moduan?

Zertarako itzali Udaletxeko argiak ordubetez Planetaren Egunean (apirilaren 22an), ez dakigu zer-nolako konpromisoaren sinbolo gisa, baldin eta eguberritako argiak piztuta dauden egunak gero eta gehiago badira?

Zertarako atzeratzen dugu erlojua ordubetez urrian?, abenduan gehiago gastatzeko?

luces3Gauzak horrela, Eguzkitik Udalari bi gauza baino ez dizkiogu eskatuko: eguberritako argiak gehienez ere 9ak arte piztea â€'gaur gaurkoz denda guztiek 9tarako itxita egon behar dute etaâ€' eta erabilitako energia, behintzat, iturri berriztagarrietatik datorrela bermatzea.

Dena dela, Donostiako Udalak iraunkortasun energetikotik eguzki-urteetara jarraituko du.

Aurten ez dugu noria argitsurik izango, behintzat.

Donostiako EGUZKI, 2020ko azaroan

La entrada Eguberritako argiak direla eta, Eguzkiren iritzi kritikoa aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora