Asteroko buletina
Orrilako ihintzak urrea balio du.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari

2021-11-26 19:54

Gaur arratsaldean, azaroak 26, Donostiako Udalak piztu ditu ofizialki eguberrietako argiak. Aurten argi gehiago eta egun gehiagotan.

Argiei dagokionez, eguberriek 42 egun iraungo dute Donostian.

Glasgowko goi-bileraren “izpiritua” di-da batean ahaztu zaigu. 15 egunez jardun gara kezkati itxuran klima-larrialdia dela-eta neurriak hartu egin behar direla esaka, eta, begira, astebete geroago, eguberrietako argiak topetara piztuta.

Argindarraren prezioa goraka doanean eta familia asko hurrengo erreziboaren aurrean zeharo ikaratuta daudenean, Udala 42 egunez energia xahutzeko prest dago.

Eguzkikook zera galdetzen dugu: Udalak zertarako itzaltzen ditu Udaletxeko fatxadaren argiak apirilaren 22an (Planetaren Egunean), baldin eta  gero, eguberrietan, 42 egunez argindarra xahutzen badu, harrabots handiarekin, gainera? Zer koherentzia-klase da hori? Planetaren Egunekoa itxura hutsa al da?

Halaber, zertarako atzeratzen dugu erlojuen ordua urrian? Gehiago gastatzeko abenduan?

Gauzak horrela, Eguzkik argindar-xahutze hau pixka bat bederen leuntzeko bi neurri proposatzen ditu:

1-    Udalak argiak gaueko 9etan itzaltzeko; izan ere, ordurako dendak itxita daude eta gutxi dira kalean dabiltzan herritarrak.

2-    Datozeen urteei begira, eguberrietako argiak hilabete batera mugatzeko (hilabete bat ez da gutxi!), abenduaren 6tik urtarrilaren 6ra.

Ezingo du inork esan proposamen hauek zail eta “erradikalak” direla. Alderantziz, hartzeko errazak eta edonork onartzeko modukoak dira. Baina horrelako neurririk ere ez badira onartzeko gauza, Udalaren Klima DSS 2050 Planari nolako sinesgarritasuna eman behar diogu?

Donostiako EGUZKI, 2021ko azaroan

La entrada Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora