Asteroko buletina
Izotzetan eta elurretan, abenduko gau luzeetan.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

EAJ, Mari Jose, Andoaindarroi gezurrik ez!

2019-05-21 23:06

Aiurri aldizkariak antolatutako Andoaingo udal hauteskundetako zerrendaburuen eztabaidan, akusazio gogor bat egin zion Mari Jose Izagirre EAJko zerrendaburuak, era berean EH Bilduko zerrendaburu den Andoni Alvarezi honako baieztapen gogorrarekin (ikusi bideoa):

Gaia jorratzen, atzerapenak eta kutsadura salatzen, aldarrikapen ekintzak egiten… urteak daramatzagunez, zera erantzun nahi diogu:

Andoaingo ur beltzak, Europako Batasuneko araudiaren arabera, 2005etik aurrera ez ziren ibaira isuri behar baina orduan oraindik Adunako araztegia eta bertara doan kolektore edo hoditeria, naiz Txistokiko ponpa eraiki gabe zeuden. Ordu ezkeroztik egindakoa egida ere, epez kanpo ari gara.

Egun ur beltzen % 60 inguru bidaltzen dira araztegira. Hala ere, Andoaingo Udalak baditu berak bideratu beharreko zenbait puntu beltz saneamenduari dagozkionean:

-          Sorabilla. Etxeko urak eta industrialak Oriara isurtzen dira. Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartu zuen lan hau eta udal baimenak ematear daude egun. Aurten burutuko da.

-          Juanita Alkain. Futbol zelaira doan zubipeko isurketa hau konpontzeke dago oraindik. Eperik gabe.

-          Leitzaran. Bereziki mingarri guretzat kasu hau, babestutako ibaia eta instituzio ezberdinek irudi gisa erabiltzen dutena izateagatik. Egun arazoaren %90 konpontzeko egitasmoa onartua eta 350.000 euro ere lotuta. Isurkinen%10 inguru pendiente geratuko lirateke.

Leitzarango isurketa Orian ere sumatu zen

Irudikoak bezalako isurketak behin baina gehiagotan gertatu dira Leitzaranen, zeinak konpondu gabe geratuko den zonadean iozan duten jatorria.

Baina Andoaingo arazorik potoloena gai honetan Ziako errekan dugu. Bertan egun 8100 biztanleren (etxekoak+industrietakoak) ur beltzak elkartzen dira eta 2007a ezkeroztik Eusko Jaurlaritzak mahai gainean duen arren, arazoari ez dio konponbiderik ematen. 2016ko Plan Hidrologikoaren arabera, 2021erako 1miloi euro inbertitu behar da arazoa konpontzen hasteko baina Eusko Jaurlaritza eta Aldundiak hauteskunde aurretik aurkeztu duten akordio-zirriborro berrian, milioi hori ere ez da agertzen. Egun 5 miloi eurotan baloratuak daude lanak.

Ikusten denez, arazoak aspalditik datoz eta konponbidean aktore ezberdinak parte hartzen dute, ez udalak bakarrik.

Beraz, Mari Jose, EAJ, andoaindarroi gezurrik ez. Hauteskudeetan ere denak ez du balio!!

Eguzki Andoainen, 2019ko maiatzaren 21ean.

La entrada EAJ, Mari Jose, Andoaindarroi gezurrik ez! aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora