Asteroko buletina
Eguna joan eta eguna etorri, baratzean lan egiten nuenean hainbeste idea on inoiz ez dut izan

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Donostiako Aste Nagusiko manifestazio antitaurinoa, abuztuaren 14an

2019-08-07 20:04

Gaur prentsaurrekoa eskaini dugu Donostiako Udaletxe aurrean iragartzeko aurten ere Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik Aste Nagusian manifestazioa egingo dugula. Manifestazioaren bidez zezenketak eta zezenketen bultzatzaileak salatu nahi ditugu, bereziki Goia alkatea eta udal gobernua.

Manifestazioa abuztuaren 14an egingo da, Amabirjinaren Egunaren bezperan eta Illunben lehen zezenketa egingo den egunean. Beraz, azken urteotako eguna aldatu egin dugu. Izan ere, azken urteotan Aste Nagusiaren hasierako larunbatean bertan egin izan dugu. Bada, aurten ez, aurten Amabirjinaren bezeperan egingo dugu.

Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Bulebarretik eta Sarriegi plazan bukatuko da, Sarriegiren monumentuan.

Hona hemen kartela:

kartel_2019Esteka honetan, berriz, gaurko agerraldiaren bideoa ikus dezakezu:

https://youtu.be/6qAChwfEmH0

Hemendik aurrera, azkenik, idatzita duzu zabaldu dugun mezua…

Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Horren ondorioz, aurreko legealdia Illunben zezenak hiltzen hasi zen, eta, zoritxarrez, legealdi berria ere horrelaxe hasiko da, alkateak eman zuen hitza jan egin duelako. Izan ere, donostiarrok zezenketen inguruan dugun iritzia errespetatzeko hitza eman zuen, baina, donostiar gehien-gehienok udal instalazioak zezenketak egiteko erabiltzearen kontra gaudela konstatatu duenean, ez du bete, eta zezenketak sustatzen jarraitu eta jarraitzen du.

Gauzak horrela, aurten ere Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik Aste Nagusian manifestazioa antolatu dugu, zezenketak eta zezenketen bultzatzaileak salatzeko, bereziki Goia alkatea eta udal gobernua. Guztiz faltsua baita zezenketak ekimen pribatu hutsaren fruitu direla. Are gehiago, Udalak ekimen horri espresuki ematen dion sustengurik gabe, zezenketak aspaldi iraganaren kontu izango lirateke Donostian.

Prentsa asko bildu da gaurkoan.

Prentsa asko bildu da gaurkoan.

Tradizioaren eta dibertsioaren izenean, urtero bi dozena zezen sarraskitzen dituzte Illunben. Eta gu ez gaude hori isilik pasatzen uzteko prest. Ez gaude onartzeko prest hori gure kulturaren parte dela. Nongo edo noren kulturaren parte, baina? Gure kulturaren parte, behintzat, inola ere ez. Eta donostiar gehienena ere ez, Goiak eta bere gobernuak ondotxo dakiten bezala. Izan ere, haiek berek 2017an enkargatu zuten Hiritarren Pertzepzioaren Inkestak argiro erakutsi zuen donostiarron % 71 Udalak bere baliabideak edo instalazioak zezenketak egiteko erabiltzearen kontra dagoela. Beraz, badute agindutakoa betetzeko ordua.

Esan dezagun, gaizkiulertuak saiheste aldera, gure ustez zezenak plaza batean hiltzea, espektakulu bihurtuta, ez dela zilegi, herritar gehienak alde egongo balira ere. Baina Goiak berak ezarri zituen arauak: gehienak kontra egotekotan, iritzia kontuan hartzeko hitza eman zuen. Bada, bete dezala.

Betetzen ez duen bitartean, jarraituko dugu kalean salatzen zezezen sarraskiak sustatzen dituela bakar batzuen interes ekonomikoen eta beste bakar batzuen dibertsioaren mesedean. Baliabide publikoekin, gainera.

“Badakigu ez gaudela bakarrik langintza honetan”.

Badakigu langintza honetan ez gaudela bakarrik. Badakigu ez garela inola ere animaliak espektakulu moduan hiltzeak kulturarekin zerikurisik ez duela pentsatzen duten bakarrak. Horregatik, dei egiten dizuegu jai-batzorde, kofradia, elkarte, kolektibo, eragile eta norbanako guztioi parte har dezazuen abuztuaren 14an, asteazkenean, Bulebarretik 18:00etan abiatuko den manifestazioan.

Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon!

logoak

La entrada Donostiako Aste Nagusiko manifestazio antitaurinoa, abuztuaren 14an aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora