Asteroko buletina
Eguzkia eta euria, urri eguraldia.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Bretxako McDonald’sen, hondakin guztiak nahastuta

2020-08-09 07:47

Donostia desastre hutsa da birziklatze tasa edo bereizketa portzentaiengatik. %40aren bueltan ibili ohi da. Azken datua maiatzekoa da eta %42,1ekoa da. Milaka biztanle bizi diren hiri batean datu horrek ondorio zuzen bat uzten digu; egunean ehundaka tona zabor nahasi sortzen direla, horrek dituen ondorioekin ingurumenean, ekonomia lineala izanda kutsadura handiagotu egiten da eta baliabideen xahuketa bultzatzen du.

Hala ere, birziklatzeko aukerak ere badira, noski. Ostalaritzak eta komertzioek sortzen dituzten hondakinak atez ate jasotzen dizkiete. Frakzio guztiak Alde Zaharrean bakarrik, eta hirian zehar establezimendu batzuetan (borondatezkoa) eta frakzio batzuk (adibidez, Londres hotelean ontzi arinak; ematen duenez hotelean ez dute organikorik erabiltzen).

Alde Zaharrean zentratuz, bertan baitago taberna-jatetxe konzentrazio handiena, Udalak hondakinak bertan jasotzen dizkizu eta soilik egunero tokatzen dena atera behar da. Noski, gauzak behar den bezala bereiztea norberaren ardura da. Esanguratsua da organikoaren bilketa egunero egiten dela, papera eta kartoiarena astean 6tan, beirarena 5etan eta ontzi arinak eta errefuxa 3etan. Batek esan dezake baldintza onak direla hondakinak ondo bereizi eta bakoitza dagokion tratamendura bideratzeko.

Ostegun honetan ordea atentzioa izugarri deitu zigun Buleko Mc Donald’s atarian zeuden zabor poltsa ikaragarri pilak. Bertan xaxatu eta dena nahasia zegoela baieztatu genuen. Goiza izanda (organikoa astelehenetik ostegunera egunero 16:30ean jasotzen da), zabor mendi hori errefuxa zen. Badaezpada ostegun arratsaldean adi egon ginen ea organikorik ateratzen zuten. Langileak bitan pasa baziren ere, ez zuten ezer jaso, ez baizuten ezer atera. “Janaria” zerbitzatzen duen multinazional batek ez du sortzen hondakin organikorik? Erantzun erraza da, bai, baina ez dute bereizten eta dena nahasita ateratzen dute zabor arazoa eskainiz gizarteari.

Noizbait horrelako lekuren batean egon bazarete, ikusiko zenuten behin otordua egin eta bandeja hustutzera joaterakoan dena zulo beltz batean botatzen dela, janarri arrastoak, freskagarri zein hanburgesaren ontzia, musukoa eta ketchuparen plastikotxoak.

Bada, ostegun goizean ikusi genuen zabor pila horrek Zubietako erraustegian bukatuko du.

Donostiako Udalak horrelakorik ez gertatzeko neurriak hartu beharko lituzke. Ez du hartzen, ordea. Ezin da aldaketa klimatikoaren aurka egon eta, ondoren, horrelako jarrerak onartu.

EGUZKI

P.S. Donostiako Eguzkiren blogean gai honiburuzko beste iruzkin bat irakur dezakezu: http://eguzkidonostia.blogspot.com/2020/08/comida-basura-o-basura-en-la-comida.html

La entrada Bretxako McDonald’sen, hondakin guztiak nahastuta aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora