Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2019-09-28 18:12

Lurpeko edukiontzi bat itxita eta lur gaineko edukiontzi batekin ordezkatuta. Hori da lurpeko asko eta askoren errealitatea.

Lasarte-Oriako alkateak “prozesu partehartzaile bat” antolatu du herritarrok lurpeko edo lur gaineko zabor-edukiontziak nahiago ote ditugun testatzeko. Hori dela eta, Aire Garbia plataformak honako idatzi hau plazaratu du: Lasarte-Orian, lurrazpiko edo lur gaineko zaborrontziak? Eztabaida faltsu horrek benetako eztabaida ezkutatzen du: herriak jarraitzen du azken putz izaten birziklatze-kontuetan. Idatzi hori irakurtzera eta zabaltzera animatzen zaitugu.

Idatzi horretan esaten dena osatzeko edo indartzeko asmotan, joan den igandean bueltaxka bat egin genuen herrian barrena, lurpeko edukiontziak aliritzira bisitatuz. Honako bi ondorioak atera genituen:

- Egia esan, lurpeko edukiontziak jota daude. Guztira, 43 bisitatu genituen (guztira 89 daude herrian, beraz, ez da lagin makala) eta horietako 20 zerbitzutik kanpo daude. Hau da, % 46,5.

- Lurpeko edukiontziek aspaldi utzi zioten sistema-bilketaren oinarri izateari. Esan bezala, asko aberiatu dira eta lur gaineko edukiontziekin ordezkatu behar izan dituzte, eta hori arrazoi bat da, baina arrazoi nagusia da lurpeko edukiontzi-sarea diseinatu zutela gaur egungo birziklatze-beharrak kontuan izan gabe. Lurpeko edukiontzi horietako asko (gehienak, ziur aski) binaka jarrita daude, eta errefusa (edo, hobeto esan, zaborra nahastuta) biltzeko diseinatu zituzten. Gaikako bilketak aurrera egin duenez, binaka jarritako lurpeko edukiontzi horiek nahitaez osatu egin behar dira botilak, plastikoak, paperak, organikoa, olioa eta arropak biltzeko lur gaineko edukiontziekin. Badira ere binaka ez baizik eta bosnaka edo seinaka dauden lurpeko edukiontziak, baina kasu horiek ere (betiere funtzionatzen dutenean) organikoa, olioa eta arropak biltzeko lur gaineko edukiontziekin osatu egin behar dira. Esan gabe doa, beharrak eraginda, lurpeko edukiontziak ez zeuden hainbat lekutan ere zabor-islak ezarri behar izan direla, betiere lur gaineko edukiontziekin, noski.

Ea ondo ulertzen garen: ez gara ari lur gaineko edukontzien apologia egiten lurpekoen kaltetan, baizik eta errealitatea zein den agerian uzten. Eta errealitatea honako hau da: lurpeko edukiontziak jota daude eta sekulako arazoak sortzen dituzte (ikus Lasarte-Oriako? lurrazpiko zaborrontziei buruzko txostena), baina, horrez gain, ez diete gaur egungo beharrei erantzuten. Labur esanda: iraganeko kontu dira. Gauzak horrela, geure buruari galdetzen diogu: zer logika du alkateak orain edukiontzien inguruan prozesu partehartzaile bat sustatzeak ? Eta galdetu ez ezik erantzun ere egiten dugu: ez du inolako logikarik; alkatea inguru-minguruetan dabil atzeraezina izan beharko lukeenari ez heltzeko. Eta zerk izan beharko luke atzeraezina? Zaborren gaikako bilketa fundamentuz egiteko sistema eraginkor bat ezartzeak, Lasarte-Oria birziklatze-kontuetan Gipuzkoako azken postuetatik behingoz atera dadin. Baina, jakina, erraustegia elikatzeko alpistea ere nonbaitetik atera beharko da, ezta?

Besterik gabe, hemen duzu igandean edukiontziz edukiontzi egin genuen bueltaxkaren emaitza. Irudiak eta informazioa errepikatzen dira, baina tira.

Hipodromoko Hiribidea, Jalgi ondoan. Lurpeko 6 edukiontzi daude. Guztiak itxita daude eta lur gaineko edukiontziekin ordezkatu dituzte.

lasarte1 Buruntza. Lurpeko 5 edukiontzi. Guztiek funtzionatzen dute. Dena dela, inguruan lur gaineko beste hiru edukiontzi osagarri daude, olioa, arropak eta organikoa biltzeko.

Lasarte2Anbulategi ondoan. Lurpeko 5 edukiontzi. Lauk funtzionatzen dute. Bosgarrena lur gaineko edukiontzi batekin ordezkatu behar izan dute (ezkerrean ikusten den berdea). Gainera, lurpeko edukiontzi-multzoa osatu behar izan dute organikoa biltzeko lur gaineko edukiontzi batekin (marroia, eskuinean ikusten dena). Izan ere, organikoa biltzea ez zegoen aurreikusita lurpekoak ezarri zituztenean.

Lasarte3Oriako Hiribidea. Lurpeko 5 edukiontzi. Ematen du guztiek funtzionatzen dutela, nahiz eta, egia esan, batzuek ez dute oso itxura ona. Hauek ere lur gaineko edukiontzi osagarriak dituzte inguruan.

Lasarte4Lasarte5

Ikusten denez, zerbitzuan dauden lurpeko hainbat edukiontzi, itxura aldetik, behintzat, ez daude oso ondo.

Ikusten denez, zerbitzuan dauden lurpeko hainbat edukiontzi, itxura aldetik, behintzat, ez daude oso ondo.

Baina, arestian esan bezala, lurpeko edukiontzi ako (gehienak, ziru aski) binaka jarrita daude. Zaborra nahastuta biltzeko diseinatu zituzten. Beraz, inguruan beti behar dituzte gaikako bilketa ahalbidetzen duten lur gaineko edukiontziak: hori, berdea, urdina eta marroia (gehi, zenbait kasutan, arroparena eta olioarena). Ikus dezagun…

Zelaialde, Oria. Lurpeko 2 edukiontzi. Batek funtzionatzen du, besteak ez. Lur gaineko 4 edukiontzi:

Lasarte7Ola kalea. Lurpeko 2 edukiontzi. Batek funtzionatzen du, besteak ez. Isletako gainerako edukiontzi guztiak lur gainekoak dira.

Lasarte8I?igo de Loiola. Lurpeko 2. Batek funtzionatzen du, besteak ez, eta lur gaineko batekin ordezkatu dute (gertuena ikusten dena). Isla osatzen duten gainerako edukiontziak lur gainekoak dira.

Lasarte9Pablo Mutiozabal. Lurpeko 2 edukiontzi, biak ala biak itxita. Praktikan, 6 edukiontzi daude, denak lur gainekoak.

Lasarte10Lasasrte11Antxota kalea. Lurpeko 2 edukiontzi. Funtzionatzen dute, baina gaikako bilketa ahalbidetzeko edukiontzi guztiak lur gainekoak dira. Kasu honetan, pilak biltzeko buzoia ere hor da.

Lasarte12Sasoetako Hiribidea. Lurpeko 2 edukiontzi. Ez dute funtzionatzen. Praktikan, isleta osatzen duten edukiontzi guztiak lur gainekoak dira.

Lasarte13Gaztelekua. Lurpeko 2 edukiontzi. Ez dute funtzionatzen. Lur gaineko edukiontzikoekin ordezkatu dituzte eta isleta osatzen duten gainerako edukiontziak ere lur gainekoak dira.

Lasarte14Geltoki kalea. Lurpeko 2 edukiontzi. Batek funtzionatzen du, besteak ez. Praktikan, isletan lur gaineko 5 edukiontzi daude eta lurpeko 1 bakarrik.

Lasarte15Urbarte. Lurpeko 2 edukiontzi, biak ala biak itxita eta lur gaineko batek ordezkatuta. Inguruan edukiontzi gehiago daude, denak lur gainekoak.

Lasarte16 Urbarte, beste leku batean. ?Lurpeko 2 edukiontzi. Batek funtzionatzen du, besteak ez eta, ondorioz, lur gaineko batekin ordezkatu dute. Gainerakoak ere lur gainekoak dira.

lasarte17Zabaleta. Lurpeko 2 edukiontzi. Funtzionatzen dute, baina, beste kasuetan bezala, gaikako bilketa bermatzeko lur gainekoak behar dira.

lasarte18EGUZKI, 2019ko iraila

La entrada Birziklatzeari behingoz behar bezala heldu ordez, berriro ere inguru-minguruetan dabil Lasarte-Oriako alkatea aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.