Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.
Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
Bilboko Aste Nagusia Eguzkizaleak Konpartsarekin
2019-08-08 23:41
BADATOR,BADATOR… ASTE NAGUSIA 2019!!
Urtero bezala zuengana jotzen dugu laguntza eske, urtean zehar burutzen ditugun kanpainak, ekimenak, lanak, etab. aurrera eramateko EGUZKIZALEAK KONPARTSAN behar zaituztegu.
Gobernuak, hainbat enpresa handiren esanetara daude, eta elkarlanean diseinatu duten garapen “jasangarriak”gune naturalen galera sorrarazi du. Gure herriak eta bere baitan dauden baliabide naturalak zenbait egitasmo suntsitzaileren (Super Sur, Hegoaldeko Tren Saihesbidea, Zabalgarbi, AHT-a, etab.) ondorioz arriskuan daude, hauek babesteko neurriak eskasak direlako. Honi gehitu behar zaio Larrialdi Klimatikoa, gure planetan bere osotasunean eragina daukan eta inpaktu zuzena eta zeharkakoa dauka bertan bizi garen bizidun guztiongan. Politika suntsitzaile hau gelditzeko zuen laguntza eskatzen dizuegu.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.