Asteroko buletina
Maiatzean elorria lore, artaon lurrean.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Bideo honek agerian uzten du birziklatze-kontuetan itxurakeria handia dagoela

2019-10-06 20:07

Honako bideo hau gaur goizean grabatua da, Lasarte-Orian, ahateen parkean, Brigidetako komentu ondoan. Bertan argi ikusten denez, kale-garbitzaileak paperontzi guztiak, edozein koloretakoak direla, poltsa berean husten ditu:

https://www.youtube.com/watch?v=iZkOGYQ_Si8&feature=youtu.be

Guk dakigula, praktika arrunta da, Lasarte-Orian ez ezik beste hainbat herritan ere. Hori bai, gutxitan izaten dugu praktika hori hain garbi dokumentatzen duen bideorik.

Erantzulea ez da kale-garbitzailea, jakina. Izan ere, berak enkargatu dioten lana baino ez du egiten. Erantzulea da itxurakerian oinarritzen den sistema bat. Alde horretatik, Lasarte-Oriako kasua paradigmatikoa da. Birziklatzeari dagokionez, Lasarte-Oriako Gipuzkoako herrien artean atzeko tropelean dago. Hori bai, gero koloretako paperontziak ditu, itxura egitea beste helbururik ez dutenak.

Eta, gainera, alkateak “prozesu partehartzaile” bat abiatu du. Behar bezala birziklatzeko sistema eraginkor bat ezartzeko? Ezta hurrik eman ere: lurpeko edukiontziak mantendu edo denak lur gainekoekin ordezkatu nahi ote ditugun galdetzeko. Kontua da inguru-minguruetan ibiltzea eta ez birziklatzea. Azken batean, erraustegia elikatzeko alpistea ere nonbaitetik atera beharko da, ezta?

“Prozesu partehartzaileari” buruzko honako testu hauek gomendatzen dizkizugu:

http://eguzki.org/2019/09/23/zaborrontziak-lurrazpikoak-edo-lur-gainekoak-eztabaida-faltsu-horrek-benetako-arazoa-ezkutatzen-du-lasarte-oriak-jarraitzen-du-azken-putz-izaten-birziklatze-kontuetan/

http://eguzki.org/2019/09/28/birziklatzeari-behingoz-behar-bezala-heldu-ordez-berriro-ere-inguru-minguruetan-dabil-lasarte-oriako-alkatea/

La entrada Bideo honek agerian uzten du birziklatze-kontuetan itxurakeria handia dagoela aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora