Asteroko buletina
Ez daude bi baratze berdin. Baratze batean ez daude bi egun berdin.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

BESTE BAT? BAI, AUTO ETA ZEMENTO GEHIAGO BILBORENTZAT

2020-02-19 10:42

Hirigintza eraldaketarantz hasitako bideari ekiten dio Bilbok. Oraingoan udalak Zorrotzaurre eta Deustuko Erribera ditu jomugan. Duela ez hainbeste urte inguru horretan Euskalduna auzunea zegoen, Deustuko Kanala zabaltzerakoan desagertu arazi zuten auzunea, baina ez guztiz penintsula bilakatu baitzuten. Azkenik kanala hautsi, eta penintsula, Ibaizabal gaineko uharte bihurtu da.

            

Hiria gobernatzen dutenek aurrerapauso hori emateko pizgarria izan da egitasmo potolo bat. Antza denez, bertan Bilboko zabalgune berria egin nahi dute: lorategi eta aisialdi guneak izango dituzten etxe berriak (azken datuen arabera 5.500 inguru). Baina zeintzuk izango dira egitasmo handi honek izango dituen ondorioak? Zerrenda ditzagun nabarmenenak:

  • Uholde arriskua. Itsasadarraren goraldi zehatzen arabera gerta litekeena.
  • Trafikoaren hazkundea, batik bat, bertan biziko direnen autoengatik. Hazkunde honek ekar litzake: trafiko kolapsoa, zarata eta kutsagarriak diren gas emisioen ugaltzea.
  • Hiritar orok gozagai izan beharko lukeen espazioen pribatizazioa.

 Hortaz, Eguzkitik egitasmo alternatiboa proposatu nahi dugu: berdegunea, eta, baso txikia zeinean ardatz nagusia izango den bertako bir naturalizazioa. Hiriguneetan oasi naturalak izatearen ondorioak nabarmenak dira:

  • Airearen kalitate hobeagoa, atmosferaren CO2-ren xurgatze eta arbola eta zuhaixken oxijenoaren eraginez lortuko dena.
  • Landaretzari (batez ere zuhaitzei) esker ur zikloen hazkundea. Euriaren urari eusteko gaitasuna dute basoek, eta hau lurrera igor dezakete. Honez gain, uraren abiadura geldotuko dute, eta lurrari eusten diotenez, erosioa eta uholde arriskua gutxitu lezakete.
  • Klimarengan dute eragina. Izan ere, gune kontinentalen hezetasunaren %50a landaretzaren hostoen izerditzetik dator.
  • Hiritarrentzat aisialdi gune dira.
  • Hiritarren bizitza kalitatea hobetzen dute, eta airearen kalitateari lotutako arnasketa-gaixotasunak gutxitu egiten ditu.

Eguzkitik uste dugu egitasmoari buelta eman dakiokeela. Mozkin ekonomikoak bazterrean utzi, eta, eramangarritasuna eta krisi klimatikoaren aurkako borroka aintzat izango dituen  hirigune eraldatzearen alde egin dezakegulako.

Bizkaian, 2020ko otsailaren 19an

La entrada BESTE BAT? BAI, AUTO ETA ZEMENTO GEHIAGO BILBORENTZAT aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora