Asteroko buletina
Perrexila daietzen badizute, txolintzat hartzen zaituzte.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Berriro ere isurketa ikusgarria Mundakan

2019-09-30 17:48

Eguzkik berriro ere isurketa ikusgarri bat salatu du Mundakan. Argazkia atzokoa da, baina isurketa ostiralean hasi zen.

Isurketa itsasora iritsi zen Lamiarango araztegiarekin aspalditik lotuta egon beharko lukeen kolektore batetik eta are larriagoa dena, araztegia poligono honen ondoan egonik.

Izan ere, otsailean Eguzkik salatu zuen kolektore horren egoera:

http://eguzki.org/2019/02/07/isurketak-gehiagorik-ez-mundakako-lamiaranean/

Apirilean, berriz, arrain-irinak ekoizten dituen Barna enpresak oso isurketa ikusgarria egin zuen:

http://eguzki.org/2019/04/15/noiz-arte-barnaren-ur-zikinak/

Eguzkik eskatzen die instituzioei isurketa berri honen erantzuleak aurkitzeko eta behar bezala zigortzeko. Baina batez ere eskatzen die neurriak hartzeko horrelako isurketa gehiago gerta ez daitezen.

ISURI GEHIAGO

Egia esan, joan den astean isurketa ugari gertatu zen.

Atzo, Donostian, Añorgako erreka apar ikusgarriz estalita agertu zen:

http://eguzki.org/2019/09/29/oso-isurketa-ikusgarria-anorgako-errekan/

Asteartean, berriz, Txingurriko errekatik behera jaitsi zen isurketa zurixka batek tindatu zituen Pasaiako badiako urak:

http://eguzki.org/2019/09/25/txingurri-errekako-saneamenduak-osatu-gabe-jarraitzen-duela-agerian-utzi-du-isurketa-batek/

Joan den asteburuan, Eguzkik Ondarroan gertatutako bi isurketaren berri izan zuen:

http://eguzki.org/2019/09/21/ondarroan-bi-isuri-kutsatzaile-berri-salatu-ditu-eguzkik/

Noiz arte?

EGUZKI, 2019ko irailaren 30ean

La entrada Berriro ere isurketa ikusgarria Mundakan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora