Asteroko buletina
Maiatz pardo, ogi eta ardo; maiatz hotz, ez gari ez agotz.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Bat egin U30 ALDAKETALDIArekin!

2021-01-14 17:28

Larreko Mahaiak (1) sustatutako U30 Aldaketaldia ekimenaren berri emateko prentsaurreko bat eskaini dugu gaur goizean Donostiako Bulebarrean hainbat agente sozial eta sindikalen ordazkeriok. Helburua da urtarrilaren 30aren bueltan, ahal den herri, auzo, ikastetxe eta lan-zentro guztietan klima-, bioaniztasun- eta, oro har, ingurumen-larrialdia salatzeko ekintzak antolatzea, betiere ikuspegi lokaletik.

Nabarmendu behar da ekintzak dagoeneko Gipuzkoako 20 herri/eskualde baino gehiagotan konprometituta daudela (Donostia, Orereta, Oiartzun, Goierri, Urola Bailara, Lasarte-Oria, Usurbil, Orio, Tolosa, Altzo…) eta oraindik konpromiso eta atxikimenduak biltzen jarraitzen duela (Larreko Mahaiarekin kontaktatzeko: larrekomahaia@gmail.com). Halaber, berez Gipuzkoa mailako ekimen gisa sortu zen arren, beste herrialdeetara ere salto egin duela eta badakigu ekintzak prestatzen ari direla Gasteiz, Bilbo, Arratia, Galdakao, Uribe-Kosta, Mungia, Morga, Ondarroa….

kartelaEkintzen artean, denetatik pixka bat… hitzaldiak, liburu-aurkezpenak, giza kate bat, mendi-ibilaldiak, plastiko-bilketak erreka ondoan, elkarretaratzeak, informazioa ikas-zentroetan eta lantegietan…

Urtarrilaren 30ean, berriz, 17.00etan, Gladys Enetik abiatuko da Bulebarrean bukatuko den manifestazio bateratu bat.

Hona hemen gaurko prentsaurrekoaren bideoa:

https://youtu.be/Jfl4iESRQS8

U30 ALDAKETALDIA EKIMENEAN PARTE HARTZEKO DEIA

Agintari politikoek, orain pandemiaren aitzakian, eredu ekonomiko eta sozial jasanezinean sakondu eta larrialdi-egoera areagotzen jarraitzen duten honetan, beharrezkoa da norabide-aldaketa sakona exijitu eta trantsizio ekologiko eta sozialki justu baten alde urratsak emango dituen jendartea aktibatu eta saretzea. Argi dugu bizitzaren aldeko norabide-aldaketa hori ez dela gauzatuko horren alde egiten duen euskal gizarte aktibo eta saretua ez badugu.

Hori dela eta, urtarrilaren 30ean, edota aurreko zein ondorengo egunetan, larrialdi ekologikoari lotutako salaketa- eta aldarrikapen-ekintzak egitea proposatu dugu: hitzaldiak, elkarretaratzeak, bizikleta-martxak, kostaldean edo ibaietan plastiko-bilketak, zuhaitzak landatzea, proiektu erraldoiren batek mehatxatutako natur guneetan ibilaldiak… eta bururatzen zaizuen guztia.

aldaketaldia_logoa

Gainera, otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena izango da. U30 Aldaketaldia ekimenaren bidez hori gizarteratzen lagundu nahi genuke, Zaldibarkoan argi geratu baita Euskal Herrian, ingurumen alorrean, gauzak ez direla ondo egin eta ez direla ondo egiten ari.

“Globalean pentsatu eta lokalean ekin” leloak adierazi bezala, ezinbestekoa iruditzen zaigu krisi globala hemen bistaratzea, planetari gertatzen ari zaiona gurean hasten dela argi adieraztea; gure garraio-, hondakin-, bioaniztasun-, lurralde antolaketa- edota ibaien saneamendu-politiketan. Beraz, lokala eta globala uztartzeko ekimena izatea nahi dugu, bide batez norberak bere taldearekin ez ezik beste batzuekin elkarlanean, ingurumen-larrialdi honi eraginkortasun handiagoz aurre egiteko abiapuntu.

Aldaketa behar dugu. ALDA SISTEMA!

Bat egin U30ean has daitekeen ALDAKETALDIArekin.

larreko_logoa

  1. Larreko Mahaia 2019ko udazkenean sortu zen. Larrialdi ekologikoarekin kezkatuta gauden Gipuzkoako hainbat eragile sozial eta sindikalen elkargunea da. Gaur egun, honako hauek elkartzen gara Larreko Mahaian: ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, Ikasle Sindikatua, Greenpeace, Eguzki, Errausketaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, Ernai, Fridays For Future eta Extinction Rebelion. Honako talde hauek ere bat egin dute U30 Aldaketaldia ekimenarekin: Haritzalde, Satorralaia, Uliako Lore Baratzak, Aire Garbia, Ipar Haizea, Landarlan, Ekologistak Martxan, AHTrik EZ, Grupo Oarso Taldea, Urola Bizirik, Mutriku Natur Taldea, Antikapitalistak, BizilagunEKIN, Ondarroa 12 Mila, Naturkon, Arkamurka eta beste batzuk.

La entrada Bat egin U30 ALDAKETALDIArekin! aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora