Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.
Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
Barna enpresaren kutsadura salatzeko martxa, larunbatean, Bermeo eta Mundaka bitartean
2019-12-26 01:06
Larunbatean, Inuxente Egunarekin batera, Barna enpresaren kutsadura salatzeko martxa antolatu du SOSxixili taldeak Bermeo eta Mundaka bitartean. Hona hemen deialdia bere horretan, xehetasun guztiekin:
Arrain-irinak fabrikatzen ditu Barnak. Ur zikinak aspaldi bideratu behar zituen kolektorera eta Lamiarango araztegira. Itsasora isurtzen jarraitzen du, ordea. Apirilean, isurketa bereziki ikusgarria egin zuela eta, honako salaketa hau egin genuen eta bertan egoeraren berri zehatzagoa ikus dezakezu:
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.