Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2020-10-14 18:49

Argazki hau Egino errekastoan hartutakoa da, irailaren 30ean.

Azkoitiko Egino errekastoan gertatzen dena ez da txiripaz gertatzen. Zaborrak ibaira botatzea ohikoa da gurean, eta Azkoitia ez da salbuespena.

Ikus bídeoa:  https://youtu.be/WQfhnZ_cc4s

Irudi hauek lotsagarriak dira berez; ez dute azalpenik behar. Aldiz, aukera ematen dute behingoz has gaitezen argi eta garbi hitz egiten errekak zaborraz beteta edukitzeak sortzen duen arazoaz eta behar duen konponbideaz.

Errekek, itsasoko bidean, bizitza-iturri izan behar dute, baina gure ?€œerrekak?€ ez dira bizitza-iturri, kutsadura-iturri baizik.

Eginok agerian utzi du gure ibaiak bene-benetako zabor-zuloak direla. Euria egin orduko, hustubide bihurtzen dira eta zabor hori guztia, berandu baino lehen, beste zabortegi handi batera iritsiko da, itsasora, alegia.

Urriaren 12an ateratako argazkia. Azken euriteen ondoren, urak zaborren zati bat eraman du, itsatoko bidean, jakina.

Urriaren 12an ateratako argazkia. Azken euriteen ondoren, urak zaborren zati bat eraman du, itsatoko bidean, jakina.

Gure ibaietara ehunka kilo zabor iristea bezainbeste kezkatzen gaitu honek ez omen diola inori axola. Praktika hau aspaldiegitik dator eta guztiz normalizatuta dago, legez kanpokoa bada ere.

Izan ere, zaborrak ibaira botatzea erabat debekatuta dago, horrek ingurumenari eta osasungarritasun-baldintzei kalte egiten dielako, eta arau-hauste larri gisa tipifikatuta dago edozein ingurumen udal teknikarik ederki asko azalduko digun bezala.

Beraz, ez da boluntarismo- edo kontzientzia-kontu hutsa. Ingurumenaren aurkako eraso batez ari gara, arau-hauste batez, eta horrek ezinbestean Udalak neurriak hartzera eraman beharko luke.

Eginokoa konpontzea ez da zaila. Udalak inguru hartan buelta bat egin eta igoal baten bati baino gehiagori gauzak argi utzi behar dizkio. Ez ahaztu Udalak, kontzientziara jotzeaz gain, isunak jartzeko eskumena ere baduela, eta beste alor batzuetan jartzen dituela.

Administrazio publikoek ibaiei bizkarra emanda bizitzeari utzi behar diote. Eginon bezala. arazo asko erraz konpon daitezke bertan buelta bat emanda eta hura pixka bat ezagututa. Ibaiak berak ematen dizu konponbidea. Herri batean jendea konturatzen denean Udala adi dagoela, gauzak aldatzen hasiko dira.

Eguzkik, Egino errekaren egoera udaltzainen aurrean salatzeaz gain, Azkoitiko Udalari eskatzen dio errekan bertan geratzen diren zaborrak ez ezik ertzeetan daudenak ere kentzeko.

Eguzki, 2020ko urria

La entrada Azkoitiko Egino, zabortegi bihurtutako beste errekasto bat aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.