Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-11-10 17:28

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak martxa deitu du larunbatean, azaroaren 12an, Arkaitzerrekako kutsaduraren afera zertan den bertatik bertara erakusteko eta salatzeko, azken kutsadura-episodio larritik lau hilabete pasatu eta gero, erakundeek oraindik ez omen dakitela erantzulea nor izan den, edo, behintzat, ez dutela esan nahi.

Oso informazio argigarria duzue, argazki, bideo eta guzti, Noauaren honako esteka honetan:

Erraustegian gertatzen denaren lekukoa hurbiletik ezagutzera, Arkaitzerrekara martxa larunbatean – Zubieta – Noaua.eus

Larunbateko martxak, beste batzuetan bezala, bi adar izango ditu: bata Usurbilgo frontoitik abiatuko da eta bestea, berriz, Zubietako plazatik, biak ala biak 10:30ean. Bi adarrek bat egingo dute Artzabaletan. Katiuskak edo mendi-botak eramatea aholkatzen da.

GuraSOSek azaroaren 27rako deia egin du Donostian 

Bestalde, GuraSOSek gaur goizean bertan agerraldi bat egin du iragartzeko azaroaren 27an, 12:00etan, Donostian egingo duen mobilizazioa. Erraustegiaren bueltan aurkitutako kutsadura-arazo larriak konpodu arte, instalazioa gelditzeko eskatu nahi du. Horregatik “Orain bai, gelditu” izango da leloa. Izango dugu aukera mobilizazio horren berri zehatzagoa emateko, baina, momentuz, spot hau ikustera animatzen zaituztegu.

ORAIN BAI, GELDITU! Elkarrizketa eta konponbidea. – YouTube

captura3

 

La entrada Arkaitzerrekako kutsadura salatzeko martxa egingo du larunbatean Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/