Asteroko buletina
Otsaila, katu-hila.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Argi eta itzalen manifestazioa eta sirena-hotsa balkoietatik klima-aldaketaren eta kutsaduraren aurka

2020-04-24 00:04

Aste honetan, hilaren 22an, Lurraren Eguna “ospatu” dugu eta 26an, berriz, Gernikako bonbardaketaren eta Txernobylgo hondamendiaren urteurrenak izango dira. Testuinguru honetan, gaur bertan, hilak 24, eta igandean klima-aldaketaren eta kutsaduraren aurka egingo diren ekimenen berri eman nahi dizuegu. Biek ala biek herritarren parte-hartzea eskatzen dute, balkoietatik, noski, eta bizi dugun osasun-krisiarekin ondo lotutako diskurtsoa dute.

GAUR GAUEAN, ARGI ETA ITZALEN MANIFESTAZIOA

Ekimen horietako lehena, argi eta itzalen manifestazio berritzaile bat, gaur ostiralean bertan izango da. Klimaren aldeko Aliantzak (Eguzkik bertan parte hartzen du) eta beste hainbat taldek “Klimaren aldeko ekintza globala” izenburuko kanpaina bat sustatu dute eta kanpaina hori burutuko du argi eta itzalen manifestazioak. Izenak adierazten duen bezala, argiak eta itzalak proiektatu beharko dira balkoietatik 22:00etatik aurrera. Nola, ordea? Esteka honetan aurkituko dituzu txantilioiak, tutorialak, hotsak eta beste:

https://2020rebelionporelclima.net/en/24a-manifestacion-de-sombras/

https://alianza-clima.blogspot.com/2020/04/materiales-para-la-manifestacion-de.html

Kanpainaren manifestua, berriz, honako honetan:

https://drive.google.com/file/d/1Dx605r1rhck8ADGDE6GQf-UsYywyXrWi/view

IGANDEAN, SIRENA-HOTSA “KUTSADURAREN PANDEMIAREN AURKA

Igandean, berriz, bada beste deialdi bat 12:00etan balkoietatik sirena-hotsa entzunarazteko. Helburua kutsadura “pandemia” salatzea da. Izan ere, Euskal Herrian urtero 2.500 pertsona hiltzen dira kutsaduraren ondorioz. Kanpaina honen deialdian espresuki aipatzen dira Gueñesko Glefaran, Muskizko Petronor, Zaldibarko zabortegia eta Zubietako erraustegia. Eta gogorazten da zientzialariek ohartarazi dutela kutsadurak nabarmen handitzen dituela COVID 19ren hilkortasuna eta hedapena. Ekimen honen diskurtsoa ederki asko azaltzen du Gorka Otxoa aktoreak bideo honetan:

https://www.youtube.com/watch?v=xO1A0eU98XE&t=

kutsaduraHona hemen plana:

- Igandean, 12: 00etan, “zerbait beltza” jarri balkoian, kutsaduraren eta Covid 19 delakoaren biktimen alde.

- Sirena-hotsa zabaldu. Ez baduzu, esteka honetan aurkituko duzu: http://www.gurasos.org/statico/sirena_antiaerea.mp3 Baina moldatzen ez bazara, ez kezkatu eta jo lapikoa, besterik gabe.

Eta aurreko biekin aski izan ez baduzu, hona hemen igandean bertan, arratsaldean, balkoietatik protesta egiteko beste aukera bat:

gernika_eus

La entrada Argi eta itzalen manifestazioa eta sirena-hotsa balkoietatik klima-aldaketaren eta kutsaduraren aurka aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora