Asteroko buletina
Segurtamenak alde batera uzteko kemena eskatzen du sorkuntzak

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Arartekoak kargu hartu dio Hondarribiko Udalari, Zaldunbordako haltzadia leheneratzeko Eguzkik egin zion eskaerari erantzun ez diolako

2023-03-29 17:46

2019ko abuztuan, Zaldunborda errekako zuhatiz guztiak bota zituztela salatu zuen Eguzkik.

Arartekoak Hondarribiko Udalari gogorazi dio “herritarrek administrazio ona izateko eskubidea” badutela, eta eskubide horrek “berekin dakarrela erakunde publikoek beren aurrean aurkezten diren idazkiak jaso dituztela adieraztea”, baita planteatzen zaizkien “arazo eta errekurtso guztiei zentzuz, modu arrazoituan eta hiru hilabeteko epean erantzuteko betebeharra” ere.

Arartekoak honela hartu dio kargu Udalari, erantzun ez diolako Zaldunbordako haltzadiaren leheneratze-proiektua enkargatzeko Eguzkik irailaren 1ean egin zion eskaerari. Kontuan izan behar da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentuak dagoeneko 2021eko azaroan esan zuela legez kanpo botatako haltzadi hura leheneratzeko proiektua “lehenbailehen” onartu eta exekutatu egin behar zela.

Urtarrilean, oraindik erantzunik ez zegoela ikusirik, Eguzkik Arartekoarengana jo zuen, eta honek, kexa egiaztatuta, belarritik tira egin dio Udalari.

Zaldunbordan, lehengo lepotik burua

Zaldunbordako haltzadia bota zuten parajean merkataritza-gune handi bat (macrooulet) eraikitzeko lanak hasi zirenean, elkarte ekologistek eta herritarrek  gogor salatu zuten. Lan haiek bertan behera utzi behar izan zituzten, EAEko Auzitegi Nagusiak Hondarribiko Plan Orokorra ezeztatu zuelako, eta, ondorioz, merkataritza-gunea legezko babesik gabe geratu zelako. Baina Auzitegiak erabaki hori hartu baino lehen ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuak ohartarazia zuen haltzadia nola edo hala zaindu egin behar zela.

Gaur egun, Hondarribiko Udala Plan Orokor berri bat tramitatzen ari da, eta, tramitazio horretan derrigorrezkoa den Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren barruan, Ingurumen Departamentuak txosten bat egin zuen. Hain justu, 2021eko azaroaren 18an datatuta dagoen txosten huraxe zuen oinarri Eguzkik iazko irailean egindako eskaerak. Txostena izugarri argia iruditzen zaigulako, hitzez hitz kopiatzen dugu (testuan lodi agertzen diren hitzak txostengileek berek nabarmendutakoak dira):

“Esta Dirección [de Calidad Ambiental y Economía Circular del Gobierno Vasco] emitió en 2018 informe en relación a Plan Parcial de Ordenación Urbana de Zaldunborda. Tras visitar el emplazamiento y constatar la existencia de aproximadamente 2 ha de aliseda cantábrica (hábitat de interés comunitario (HIC) prioritario), que resultaría eliminada con el desarrollo del ámbito, y la coincidencia parcial con el corredor de enlace entre Aiako Harria y Jaizkibel, esta Dirección consideró la propuesta de restauración planteada insuficiente, solicitando una revisión de la ordenación propuesta para incrementar las zonas de espacios verdes que pudieran acoger las medidas correctoras y compensatorias, incluyendo el establecimiento de una zona verde en la franja occidental-noroccidental del sector, que refuerce el corredor entre Aiako Harria y Jaizkibel.

[Sin embargo] Tal y como muestran las series de fotografías aéreas, entre 2018 y 2019 se llevó a cabo la eliminación de toda la vegetación arbolada que existía en el ámbito.

Se considera imprescindible (no solo por el hecho de que se haya eliminado un HIC prioritario, sino también porque esto haya ocurrido en una zona identificada por las DOT [Directrices de Ordenación del Territorio] como corredor ecológico) que se implementen en la mayor brevedad medidas correctoras y compensatorias, dirigidas a garantizar una no pérdida neta de patrimonio natural. Se considera necesaria una compensación 1:2 detraído:restaurado, de modo que se compense no solo la superficie de bosque eliminada, sino también su funcionalidad ecológica.

De acuerdo a la información recopilada en campo en 2018, la superficie de 91E0* [el hábitat] eliminada asciende a 2 ha, por lo que debería ser restaurada una superficie de bosque autóctono de al menos 4 ha. Para ello sería necesario redactar un proyecto de restauración, que se vinculara al desarrollo del ámbito. Dado que el impacto ya ha sido generado, se considera necesario que dicho proyecto de restauración sea aprobado y ejecutado en la mayor brevedad posible, sin esperar la larga tramitación que puede llevar la aprobación del PGOU”.

Laburbilduz, Ingurumen Sailak eskatu zuen haltzadiarekin tentuz ibiltzeko, lehentasunezko habitat izateaz gain, Lurraldea Antolatzeko Jarraibideek Aiako Harria eta Jaizkibel bitartean ezarritako korridore ekologikoaren parte ere bazelako. Baina tentuz ibili ordez, bota egin zuten, erabat bota ere. Gauzak horrela, txostenak dio ezinbestekoa dela haltzadia leheneratzea, eta lehenbailehen, gainera.

Baina denbora aurrera zihoanez eta Udalak ezer egiten ez zuenez, iazko irailean Eguzkik aurkeztu zuen bere eskaera.

Hau zen merkataritza-gunearen proiektua, eta haltzadiak enbarazo egiten zuen. Beraz, bota egin zuten, legez kanpo bota ere. Infografia: Diario Vasco.

Hau zen merkataritza-gunearen proiektua, eta haltzadiak enbarazo egiten zuen. Beraz, bota egin zuten, legez kanpo bota ere. Infografia: Diario Vasco.

Informazio berria

Eguzkiren kexa zela eta, Arartekoak informazioa eskatu zion Hondarribiko Udalari. Erantzun gisa, alkateak hiru txosten bidali dizkio. Txosten horiek, labur-labur, honako hau diote:

  • Udalaren ustez, Zaldunbordako eremua jarduera ekonomikoetarako sailkatzea eta Aiako Harria-Jaizkibel korridore ekologikoa ez dira bateraezinak.
  • Tramitazioan dagoen Plan Orokorrean aurreikusitako ordenazio berriaren plano bat bidali dio Ingurumen Departamentuari eta bertan korridore ekologikoa osatzeko hainbat berdegune ageri dira, botatako haltzadiaren ordezkari izan zitezkeenak.
  • Ingurumen Departamentuak honela erantzun dio: “Esta propuesta preliminar del Ayuntamiento podría llegar a ser adecuada, si bien precisa de un mayor desarrollo para que se pueda valorar su idoneidad”, eta hainbat baldintza ezartzen ditu.
  • Gauzak horrela, aipatutako baldintzak barnebilduko ditu Plan Orokorra behin-behinean onartzeko dokumentuak.

Proposamen berria zehazten denean baloratuko du Eguzkik, baina, momentuz, zera esan behar dugu: informazio berriaren arabera, haltzadiaren leheneratze-proiektua lortzen da Plan Orokorraren onarpenarekin eta, are gehiago, exekuzioarekin. Hori “lehenbailehentasunaren kontra” doa. Izan ere, Ingurumen Departamentuak 2021eko txostenean honela zioen hitzez hitz: Dado que el impacto ya ha sido generado, se considera necesario que dicho proyecto de restauración sea aprobado y ejecutado en la mayor brevedad posible, sin esperar la larga tramitación que puede llevar la aprobación del PGOU”.

Erantzunik gabe jarraitzen duten galderak

Badira irailean egin genituen eta erantzunik gabe jarraitzen duten galderak.

Garbi dago Ingurumen Departamentuak ez zuela merkataritza-gune hura ontzat eman, ez bere hartan, behintzat. Gainera, lan haiek legez kanpo hasi ziren, ekologistok eta hainbat herritar elkartek, Zaldunborda Gelditu! plataforman bilduta, salatu genuen bezala. Non zeuden instituzioak? Eguzkitik salatu nahi dugu administrazioak oso pasiboak eta permisiboak izan zirela ingurumenaren kontra begi-bistan egiten ari zen eraso larri baten aurrean. Gogoan izan ondare garrantzitsu batez ari garela, hain zuzen, lehentasunezkotzat jotako habitat batez, eta Aiako Harria eta Jaizkibel bitartean Lurraldea Antolatzeko Jarraibideak ezarritako korridore ekologikoaren zati batez. Gainera, haltzadia ez zuten leku urrun eta ezkutu batean bota, oharkabean pasatzeko moduan, baizik eta garai hartan guztiz fokupean zegoen paraje batean, hainbat protestaren erdi-erdian. Bestela esanda: atentatu ekologiko hori eragotz zitekeen; eragotzi beharra zegoen. Inork ez zuen eragotzi, ordea.

Mobilizazioen bitartez eta, fokua legez kanpo egiten ari ziren lekuan bertan jarrita zegoen, baina bistan da instituzioek ez zutela beraien lana behar bezala egin.

Mobilizazioen bitartez eta, fokua legez kanpo egiten ari ziren lekuan bertan jarrita zegoen, baina bistan da instituzioek ez zutela beraien lana behar bezala egin.

Bestalde, ez dakigu haltzadia bota zutenak modu formalean identifikatuta dauden. Halaber, ez dakigu administrazioren batek (Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak) espedienterik ireki duen, ezta haltzadia bota izana dagokion araudiaren arabera kalifikatu duen ere… Lege-urratze arina, larria, oso larria? Alde horretatik, jarraituko dugu azalpenak eta erantzukizunak eskatzen.

Baina Eguzkikoontzat premiazkoena da Zaldunbordan haltzadia berreskuratzeari ekitea, ez baitira alferrik lau urte pasatu bota zutenetik. Izan ere, irailean egin genuen eskaeraren helburuetako bat zen leheneratzeari negu honetan bertan ekitea zen, a priori negua baita honelako lanak egiteko sasoi egokia. Negua joan da, ordea. Baina esan dezagun garbi: ez dago arrazoi bat bera ere datorren urtean Zaldunbordako leheneratze-proiektuari ez ekiteko.

Eguzki, behintzat, horretan saiatuko da. Eta espero dugu aurrerantzean Udalak, “herritarrek administrazio ona izateko eskubidea” urratuz, trabak ez ipintzea.

EGUZKI, 2023ko martxoa

La entrada Arartekoak kargu hartu dio Hondarribiko Udalari, Zaldunbordako haltzadia leheneratzeko Eguzkik egin zion eskaerari erantzun ez diolako aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora