Asteroko buletina
Euri lantxe apirilean, antxoa bitsa moila gainean.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Amazonia zergatik dago sutan?

2019-08-26 07:49

Amazonia, planetaren birika, sutan dago. Avaaz-en arabera, azken urtean 500 milioi zuhaitz suntsitu eta 500.000 futbol-zelai bezain eremu zabala kixkali dute.

Honela egiten dute: milizia armatuak babesguneetan sartzen dira eta, baldin eta indigenak aurre egitera ausartzen badira, garbitzen dituzte. Hegazkinetatik gasolina botata sortutako sute erraldoien berri ere badago.

Hori berria ote da? Ez, baina Bolsonaro ultraeskuindarra Brasilgo presidente denetik joera horiek nabarmen areagotu omen dira. Avaazek egoera hobeto ulertzeko hainbat iturri proposatzen dizkigu.

BARKATU, BAINA TESTU HAU OSORIK GAZTELANIAZ SOILIK IRAKUR DAITEKE.

Euskal Herrian ere mobilizazioak egin dira. Honako irudian, Fridays for Futureko kideak ostiralean, Donostiako Bulebarreko McDonaldsen aurrean.

Euskal Herrian ere mobilizazioak egin dira. Honako irudian, Fridays for Futureko kideak ostiralean, Donostiako Bulebarreko McDonaldsen aurrean.

La entrada Amazonia zergatik dago sutan? aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora