Asteroko buletina
Arbiburu alaena!

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dago, aurreikusitako epea bukatzeko urte bat baino falta ez denean

2020-07-08 20:23

Seinalizazioan bai, baina Donostiatik bidegorrian barrena Mutrikurantz abiatu eta Lasarteraino bakarrik iritsiko gara.

Eguzkik egiaztatu du Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dagoela, epea bukatzeko urtebete baino falta ez denean. Izan ere, Plana 2013ko ekainean onartu zen Batzar Nagusietan, aho batez onartu ere, eta dokumentuan aurreikusitako bidegorri-sarea gauzatzeko zortzi urteko epea zehaztu zen. Beraz, epe hori 2021ean bukatuko da.

Are gehiago, Planaren beraren arabera, dokumentuaren berrikuspenak dagoeneko hasita edo hastear egon beharko luke, eta horrek aldez aurretik programatutakoaren eta gauzatutakoaren arteko balantzea egitea eskatzen du. Horregatik, Eguzkik BERRIRO ERE eskatu dio Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuari Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Planaren betetze-mailari buruzko informazio zehatza, dokumentuak berak horretarako aurreikusten dituen adierazleen arabera. Eta berriro ere eskatu diogula nabarmendu dugu 2018tik eskaera bera egiten dugun hirugarren aldia delako, orain arte erantzunik jaso ez badugu ere. Imajinatzen dugu Departamentuak gure eskaerei iskin egiten diela alor honetan dituen gabezaiak agerian ez uzteko, baina informazio hori jasotzeko eskubidea dugu, eta ez gaude amore emateko prest.

Gogoratu behar da Gipuzkoako Bizikleta Bideen Planak zortzi urte aurreikusten dituela, bi laurtekotan banatuta, Planifikatutako Oinarrizko Foru Sarean egiteke dauden zatiak egiteko. Zehatz-mehatz, lehen laurtekoan 69 kilometro bidegorri eraikitzea aurreikusten du Planak; bigarrenean, berriz, 63. Halaber, beste hainbat bidegorri-zati aipatzen ditu Planaren berrikuspenari begira. Hau da, bidegorri zati horiek ere orain zertzen hasi beharko lirateke.

Baina Planean aurreikusitako bidegorrien zerrenda begiratu besterik ez dago egiaztatzeko, epea amaitzeko urtebete eskas falta denean, asko direla egiteke daudenak. Adibidez:

-         Lasarte_Oria-Usurbil (Txikierdi).

-         Usurbil (Txikierdi-Santuene).

-         Usurbil-Orio.

-         Errekalde-Galarreta.

-         Lasarte_Oria-Urnieta.

-         Urnieta zeharbidea.

-         Urnieta-Andoain (bukatu gabe).

-         Andoain-Villabona (bukatu gabe).

-         Errenteria-Gaintxurizketa.

-         Gaintxurizketa-Irun (bukatu gabe)

-         Lezo-Pasaia (Donibane) (bukatu gabe).

-         Mutriku-Mutriku (Saturraran)

Eta hau ez zerrenda osoa, jakina, ezta hurrik eman ere.

Pintada errebindikatiboa bukatu gabe dagoen Lezo eta >Donibane bitarteko bidegorriaren alde.

Pintada errebindikatiboa bukatu gabe dagoen Lezo eta >Donibane bitarteko bidegorriaren alde.

“Normaltasun berrian” protagonismoa irabaziko du oinezkoen eta txirrindularien mugikortasunak. Egia esan, dagoeneko irabazten ari da, bai Gipuzkoan, bai Europako herrialde gehienetan. Are gehiago, horietako batzuetan, Frantzia edo Italia kasu, neurri proaktiboak hartzen ari dira (hemen ez bezala, eta, alde horretatik, oso adierazgarria iruditzen zaigu hemen autoak erosteko, baita diesel edo gasolinazkoak badira ere, diru-laguntza publikoak ematea; bizikletak erosteko edo konpontzeko, berriz, ez).

Gipuzkoan, Bizikleta Bideen Foru OINARRIZKO Sarea bukatu gabe egotea da, ezbairik gabe, oinezkoen eta txirrindularien mugikortasunak “normaltasun berrian” duen potentziala erabat garatu ahal izateko oztopoetako bat.

EGUZKI, 2020ko uztailean

P:S. A zer punteria gurea! Gaur goizean prentsa-ohar hau banatu eta, hara non, arratsaldean jaso dugun Foru Aldunditik gai honi buruzko notifikazio bat, 2018tik itxoitzen genuena. Izan ere, Planaren lehen laurtekoaren balantzea bidali digu. Egia esan, pixka bat berandu, dagoeneko bigarren laurtekoaren azken txanpan baikaude. Baina hobe hau ezer baino, ezta? Jarraituko dugu informatzen.

La entrada Aldundia Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana betetzetik oso-oso urruti dago, aurreikusitako epea bukatzeko urte bat baino falta ez denean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora