Asteroko buletina
Urtarrila bero, zinkurinak gero.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Albiste on bat: Jaurlaritzak bertan behera utziko du tokian tokiko azoken debekua

2020-04-12 19:32

Donostiako Bretxako baserritarren azoka, atzo larunbatean, irekita.

Jaurlaritzak atzera egin eta koronabirusen aitzakian tokian tokiko azokei ipini zien debekua bertan behera geratuko dela iragarri du. Ondo dago, batez ere kontuan izanda sarri gehigizko harropukeriaz jokatzen dutela eta, behin erabaki bat hartuta, kosta ahala kosta autoritate-printzipioari eutsi eta hura defendatzen tematzen direla.

Zorionez, kasu honetan ez da horrela gertatu. Atzera egin izanarekin zerikusi handia dute, ezbairik gabe, baserritarren berehalako protestak, gizarte-sektore zabal baten sostenguak (http://eguzki.org/2020/04/10/merkatu-eta-azokak-irekita-nahi-ditugu/) eta hainbat udalen jarrera irmoak.

Tokian tokiko azoka batera joaterik ez eta El Corte Inglesera, berriz, bai? Zer logika zuen horrek?

La entrada Albiste on bat: Jaurlaritzak bertan behera utziko du tokian tokiko azoken debekua aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora