Asteroko buletina
Apirilean zenbat izotz, maiatzean hainbeste elur

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

5G teknologiaren inguruan, Eguzkik hitzaldi informatibo bat antolatu du eta mozio bat aurkeztu du Oreretan

2020-10-01 16:27

Eguzki talde ekologistak hitzaldi informatibo bat antolatu zuen pasa den irailaren 28an Oreretan Asier Arregiren eskutik, 5G teknologiak, besteak beste, gizakiengan, izaki bizidunengan eta ingurumenean izan ditzakeen eragin eta ondorioei buruz.

Eguzki kezkatuta dago gai horrekin, eta telefoniako-enpresen aldetik dagoen desinformazioa ikusita, mozio bat aurkeztu du Oreretako zenbait bizilagunekin batera bertako Udalean, txosten independente batek teknologia hori pertsonentzat, izaki bizidunentzat eta ingurumenarentzat kaltegarria ez dela frogatzen ez duen bitartean, horren ezarpena eragoz dezan eskatzeko.

Hona hemen mozioa:
MOZIOA

Telekomunikazio-enpresek ez dute behar adina informaziorik eman 5G teknologia berria eta teknologia hori estatuan ezartzeak pertsonen, izaki bizidunen eta ingurumenaren gain izango ditzakeen osasun-arriskuei buruz, eta horrek nolabaiteko alarma eragin du biztanleriaren hainbat sektoretan. Ildo horretan, eta zuhurtasun-printzipioa aplikatuz, gaur egun badira azpiegitura hori instalatzeari uko egin dioten herrialdeak, hiriak eta udalak, edo, hala badagokio, azpiegitura horri luzamendua ezarri diotenak, azpiegitura horren kaltegabetasunari buruzko ebidentzia zientifiko nahikoa frogatu arte. Erabaki horiek hartzen azken erakundeak dira Korsika, eta, gure herritarrengandik hurbilago, Hendaiako udalerria. Hala ere, teknologia horren hedapenak osasun-arloan sortzen dituen zalantzak gorabehera, deitoratu behar dugu elkarteek egindako eskaera, alegia, 5G Planaren Estatu mailako izapidetzean beharrezkoa den ingurumen-ebaluazioaren eskaera (Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legeak ezarritako funtsezko izapidea) ez zela kontuan hartu, eta, ondorioz, aipatutako planaren tramitazioak ez duela nahitaezko izapide hori. Irregulartasun horiek agerian geratzen dira Arartekoak 2019ko abuztuan egindako idazkian.

Garrantzi handiko gaia da, eta pertsonen, izaki bizidunen eta ingurumenaren osasunerako aurreikusi ezin diren ondorioak ditu gaur egun. Eta azpimarratu nahi dugu zorroztasun handienetik emandako ohartarazpena dela, eta osasunaren arloan mundu osoan ospe handiena duen erakundeak ere bermatzen duela, OMEk, hain zuzen ere.

Baina osasunaren arloan mundu osoan erreferente den erakunde horren iritzia ez ezik, maila politiko instituzionalean Europar Batasuneko batzarraren Batzorde iraunkorraren 2011ko 1815. Ebazpena ere azpimarratu behar da. Ebazpen horrek zenbait irizpide ezartzen ditu emisio edo erradiazio elektromagnetikoek pertsonen osasunean eta ingurumenean dituzten ondorioak babesteko.

Horregatik guztiagatik, Udalbatzari eskatzen diogu honako erabaki hau hartzeko:

ERABAKIA

1. Udalak, bere eskumen-esparruaren barruan, dituen baliabide guztiak erabiliko ditu gure udalerrian 5G teknologia ezartzea eragozteko, harik eta txosten independente eta zorrotz batek frogatzen duen arte teknologia hori ez dela kaltegarria pertsonentzat, izaki bizidunentzat eta ingurumenarentzat.

2. Udalak eskaera horren berri emango die gai honetan eskumena duten erakundeei.

3. Udalak bat egin du teknologia hori martxan jarri aurretik beharrezkoa den ingurumen-ebaluazioa egiteko Arartekoak egindako eskaerarekin.

4. Udalak, PCCEMek (Kutsadura Elektromagnetikoaren Aurkako Espainiako Plataforma) egin duen bezala, 5G Plan Nazionala ofizioz berrikusteko eskatuko dio Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioari.

La entrada 5G teknologiaren inguruan, Eguzkik hitzaldi informatibo bat antolatu du eta mozio bat aurkeztu du Oreretan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora