Asteroko buletina
Terralak jaten du jela.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

2021ean ere birziklatzaileak zigortuko ditu Lasarte-Oriako Udalak zabor-tasa finkoaren bidez

2020-11-05 16:05

Lasarte-Oriako Udalak ezohiko osoko bilkura egin zuen joan den astean, eta bertan onartu zituen 2021ean indarrean egongo diren ordenantza fiskalak; udal zergak eta tasak, alegia. Zabor-tasari dagokionez, bi albiste daude, bata ona eta bestea, berriz, txarra, txisteetan bezala.

Albiste ona da zabor-tasa, tasa gehienak bezala, izoztuta geratuko dela, COVID dela eta herritarrak izaten ari diren zailtasunak arintzeko edo. Albiste ona kontsideratu beharko dugu batez ere azken urteotako joera guztiz kontrakoa izan dela kontuan izanda. Gogoratu azken urteotan zabor-tasa KPIren oso-oso gainetik igo dela. Esaterako, iaz KPIren igoera %1ekoa izan zen eta zabor-tasarena, berriz, %5ekoa, hau da, bost aldiz handiagoa.

Albiste txarra da PSOEk, duen gehiengoaz baliatuta, ezerezean utzi zituela EH Bilduk eta EAJ-k, bakoitzak bere aldetik, birziklatzaileak zabor-tasa finkoaren bidez ez zigortzeko egindako bi proposamen. Zehatz-mehatz, EH Bilduk 5. edukiontzia erabiltzen dutenentzako deskontu bat propoatu zuen; EAJ-k, berriz, erabiltzen ez dutenentzako errekargu bat. Bi proposamenok ezerezean utzita, 2021ean ere (eta 5. edukontzia Lasarte-Orian ezarri zutenetik laugarren urtez jarraian) birziklatzen dutenek eta birziklatzen ez dutenek berdin-berdin ordainduko dute. Hori antiekologikoa ez ezik sozialki injustua ere bada, arduraz jokatzen duten birziklatzaileak zigortzen dituelako, eta axolagabeak, berriz, saritu. Izan ere, birziklatzaileek, konpromiso gehiago hartzeaz gain, tarifa finkoaren bidez besteen axolagabekeria finantzatzen dute. Eta hori Lasarte-Oriako Udalak espresuki hala erabaki duelako.

Udal gobernuak tasa finkoa ezartzeko erabiltzen dituen argudioek umekeriaren eta zinismoaren arteko nahasketa baten ondorio dirudite:

-         Birziklatzaileentzako deskontua â€'dioteâ€' dagoeneko aurreikusita dago… baldin eta herrian, orokorrean hartuta, gaikako zabor-bilketan portzentaje jakin bat lortzen bada. Alabaina â€'eta hori ere aitortzen duteâ€', ez dago portzentaje hori lortzerik Udalak berak ezarri duen sistemarekin, hau da, Lasarte-Oria Gipuzkoan birziklatze-kontuetan azken putz izatera eraman duen sistemarekin.

-         -5. edukiontziaren erabiltzaile txartela izateak berak deskontu-eskubidea ematea “arriskutsua” izan daitekeela ere badiote… eta hori beharbada oso arrazoizkoa izan zitekeen… baldin eta Udalak berak berariaz erabaki izan ez balu txartelak edukiontzia irekitzeko eta bakar-bakarrik edukiontzia irekitzeko balio izatea. Hau da, Udalak berak erabaki zuen txartela ez lotzea 5. edukiontziaren erabileraren jarraipena egitea ahalbidetu zezakeen inolako software-sistemarekin. Software hau ez da zientzia-fikzioa, e? Hau da birziklatzaileei deskontua egiteko Gipuzkoako herrietan normalean erabiltzen den sistema. Adibidez, birziklatze-kontuetan batere aurrerazalea ez den Donostian bertan.

Udal gobernuaren hitzak eta ekintzak ez datoz bat.

Udal gobernuaren hitzak eta ekintzak ez datoz bat.

Joan den asteko osoko bilkuran zabor-tasa finkoaren inguruan izandako eztabaidatik zerbait positiboa ateratze aldera, esango dugu ematen duela PSOEk, hitzez behintzat, onartu duela (bazen ordua!) Lasarte-Oriak birziklatze-kontuetan “arazo bat” baduela. Onartu bai, baina, aldi berean, jarraitzen du luzamenduetan, neurririk hartu gabe. Zabor-tasaren gaineko oinarrizko erabaki erraz hau ere “mahai tekniko” batzuetara bideratu du. Kontua da orain dela urtebete justu, alkateak “mahai tekniko” horiei berei buruz hitz egin zuela, baina, dirudienez, azken 365 egunotan ez omen du “mahai tekniko” horiek biltzeko deialdia egiteko astirik izan. “Oraingoan bai â€'dioteâ€', mahai teknikoak hilabete honetan bertan biltzen hasiko dira”. Ea egia den. Hala ere, udal gobernuak, itxurakeriaz aparte â€'eta itxurakeria horren lekuko da egunotan egiten ari den propaganda-kanpaina (1)â€', birziklapena sustatzeko erakutsi duen interes falta agerikoak, “mahai” horiek eman ditzaketen fruituei buruz eszeptikoak izateko eskubidea eman digu.

Momentuz, hauxe da egia bakarra: 2021ean Lasarte-Oriak gutxi birziklatzen jarraituko du, baina birziklatzen duen gutxi hori meritu handiarekin birziklatuko du, udal gobernuak ez duelako batere erraztasunik ematen.

Eguzki, 2020ko urria

(1)            Propaganda-kanpaina hori dela eta, dokumentu bat zabaldu zuen orain dela gutxi Aire Garbia plataformak. Espresuki animatzen zaitugu irakurtzera: http://eguzki.org/2020/10/20/lasarte-orian-beraiek-kontzientziatu-daitezela/

La entrada 2021ean ere birziklatzaileak zigortuko ditu Lasarte-Oriako Udalak zabor-tasa finkoaren bidez aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora