Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Bizi! 2009an sortu zen mugimendu altermundialista da, Ipar euskal Herrian ari dena nagusiki, larrialdi klimatiko eta ekologiaren arloan, justizia sozialaren alde eta ildotik. Gaur egun 600 bat kide ditu.
2018-03-14 13:13

Martxoaren 17an, larunbatez, goizeko 9.30etarik goiti, Euskal Herri iparraldeko parropi, tokiko eliza, obra-on, mugimendu, monastegi edota kristau erakundeak topaketa batean parte hartzera deituak dira Angelun (*), transizio ekologikoa eta klimatikoa gaitzat izanik.

Topaketa hunen helburua bikoitza da:

– gizadiak gainditu beharrak dituen hil ala biziko lehiak eta klima-erronkaren premiazko egutegia aurkeztea. “Bizi !”, tokiko elkartea, 2009az geroztik, klima aldaketaren kontra eta justizia sozialaren alde lehia bizian ari da: esplikatuko du zergatik ezinbestekoa den berehalako egikunde zabal bat bideratzea, gaur egungo izadia giza-bizitza zaila bihurtuko duen bestelako klima batean eror ez dadin. Maila hortako eginkundea burutzeko, premiazkoa da jendartearen sektore guzien inplikazioa.

– “Eliza Berdea” labela aurkeztea: Laura Morosini anderearen esku (energia-transizioa bideratzeko sortu zerbitzuaren nazio mailako animatzaileetarik da).

 

Eliza Berdea Labela

2017ko irailaren 16an, Parisen, Frantziako apezpiku ortodoxoen Batzordeak, Frantziako apezpikuen Konferentziak, Frantziar kristau eliz Kontseiluak eta Frantziako protestant Federazioak, ofizialki estreinatu dute Eliza Berdea Labela (https://www.egliseverte.org/). Nazio mailako tresna hau, Kreazioarenganako errespetua bultzatzeko asmoz, beren bihozberritze ekologikoa bidean jarri edo indartu nahi duten kristau komunitate guzien esku dago. Labela hainbat lurraldeetako (Suiza, Erresuma Batua, Kanada, Alemania…) esperientzia probetxugarrietan bermatzen da. Linea bidez egin eko-diagnostiko bat proposatzen du “heina” neurtzeko eta urtetik urtera aintzina egiteko. Bost arlo nagusietan oinarritzen da: Ospakizunak eta katekesia, Eraikinak, Eremuak, Engaiamendu komunitariar eta orokarra, bizi eta kontsumo Moldea. Diagnostiko hau 2017an hamar eliza aintzindarietan probatua izan da eta hobetua komunitateen aniztasunari egokituz.

 

Lehiatu, hemen eta orain

Bi aurkezpen hauen ondotik, tailerak antolatuak izanen dira, ondoko hilabeetan, ahal bezainbat Eliza Berde urraspide nola tokian berean abian jarri daitezkeen gogoetak egiteko. Multxo ttipietan lan egingo da, komunitate errealitate berdinak (parropia, elkarte, obra-on, mugimendu, erakunde…) bizi dituzten presunen artean bilduz, Eliza Berdea Labela urratsa nola bultzatu aztertzeko xedearekin.

Goizaldia 12.30etan bururatuko da. Motibatuenak eta denbora dutenak gelditzen ahalko dira apairua partekartzeko, bakotxak ekarriz besteekin partekatzeko jangai bat (baso eta mahaiko birerabilgarriak).

Topaketaren antolakuntza praktikoa errexteko, galdegina da izena aintzinerat emaitea, orri hunen bidez: “Eliza Berdea” labelaren egunarentzat izen ematea

Argibide edo xehetasun gehiagorentzat, info@bizimugi.eu helbidera idatzi.

(*) Angeluko Notre-Dame du refuge-n, Promenade de la Barre etorbidearen 36an edo Lembeye karrikako 3an, Cinq-Cantons aldean.

Topaketa hunen lehen ko-antolatzaileen artean : Bizi ! elkartea; ACAT-Groupe de Bayonne ; ACI Côte-Basque-Béarn ; Baionako Andre dena Maria parrokia ; Baionako Saint Vincent de Paul parrokia ; CCFD-Terre Solidaire ; Chrétiens en Monde Rural-Herri Ekintza ; Diosesako Erakaskuntza Katolikoaren Zuzendaritza ; Eclaireuses et éclaireurs unionistes de France ; Eglise protestante unie de France ; Elizan Mintza ; Largenté Ikastetxea; Forum des Chrétiens en Mouvement au Pays Basque ; Fraternité Franciscaine (Bayonne) ; Fraternité Séculière Charles de Foucauld ; Lapurdi Irratia ; St Pierre de Nive-Adour parrokia ; Scouts et Guides de France.