Landare iraunkorra da baratze-kardua, orburuaren bestengusua. Tankera bertsuko itxura dute biek: landare handia da, 1,5 metrora ere iritsi daitezkeen hosto gris-urdinxkak zabal-zabal hedatzen ditu. Ikusgarria da, baratzean deigarria, eta lore pipilak irekitzean... [+]
Ez da ugaria gurean. Berozalea da, eta gozo bizi ohi da zaletasun hori bera duten beste zuhaitz eta zuhaixken artean, hala nola gurbitza (Arbutus unedo), artelatza (Quercus suber), ereinotza (Laurus... [+]
Kiwiondoak udaberria ilez jantzi du. Hosto eta kimu berriek barban edo ile gorriz jantzita jaiotzen dira. Helduek ez dute ilerik izango.
Klibia loratzen denean lurrinen urtea izango dugunaren usaina hartzen diot. Klibiaren lurrina finetan fina. Clivia miniata.
Makina bat etekin atera diogu artoari Ameriketatik ekarriz geroztik: bizarra erregai, zurikina zigarro-paperetarako edo lastairatarako, zuztarra azpitarako, lorea eta maizorria jatenetarako, lokotxa sutarako, alea geure arto edo ogi eta artaburua aldamenekoa!... [+]