Abuztuaren erditik aurrera eguna moztu eta euliak zorroztu

Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.

Izen zientifikoa:

Eguzki-lore labur ihartuta, haziak hedatzeko prest. Etxe ateetan edo ateburuetan jartzen da, barometro edo higrometro gisa. Eguraldi txarra datorrenean lorea bildu egiten... [+]

© El Denis Conrado / Wikimedia Commons / CC-BY-SA-3.0 / GFDL
Izen zientifikoa: Yucca elephantipes
Izen zientifikoa: Raphanus sativus
Lagun zaharra dugu errefaua. Egipton Keopseko piramidean marraztua omen dago, duela ia 5.000 urte! Errefaua, tipula eta baratxuria jaten omen zuten piramideak egin zituzten langileek.

Lur azalean hazten den sustrai gizendua da errefauari... [+]
Izen zientifikoa: Beta vulgaris subsp. conditiva
Zerba basati batetik datoz gaur egun ezagutzen ditugun erremolatxa eta zerba guztiak. Beraz espezie berekoak dira denak, Beta vulgaris, baina azpiespezie desberdinak dira. Sustrai lodiengatik aukeratu eta bereizten joan dira erremolatxak eta... [+]
Izen zientifikoa: Brassica oleracea

Hotzak zeruak edertzen ditu eta barazkiak gozatzen. Baita erromaneskoa ere, Brassica oleracea var. botrytis. Chartreuse koloreko azalore berezi hau lehen aldiz XIX mendean Italian aipatu zuen Giuseppe Gioachino poetak erromanesko dialektoan, hortik bere... [+]

Izen zientifikoa: Rosmarinus officinalis

Mediterraneo aldekoa da erromeroa, eta horrexek bere gurariaren berri ematen digu: beroa, eguzkia, lehorra... Kristauek kandelekin batera bedeinkatzen dute, sorginengandik eta deabruengandik babesten omen ditu. Kolonizazioaren landare bat da.

Izen zientifikoa: Diplotaxis tenuifolia
Belar multzo zabal bati deitzen zaio errukula izenaz, batez ere Eruca vesicaris var. sativa eta Diplotaxis tenuifolia. Lehenak hostoa lobulu borobiletan zatikatua du, eta urteko landarea da. Bigarrena, aldiz,... [+]
Izen zientifikoa: Cichorium endivia
Osterzuria ere deitzen zaio. Eskarolak, txikoriak eta endibiak genero berekoak dira, eta izenekin nahasketa izugarria dago. Historian zehar mota desberdin ugari bereizi izan dira eta bakoitzak lantzeko era bat du. Endibiak lurretik atera eta ilunpetan jarritako... [+]
Izen zientifikoa: Asparagus setaceus
Izen zientifikoa: Asparagus officinalis
Baratzean zainzuria bezalako landareek bizipoza ematen dute. Tokia behar, baina haien emanak dena konpontzen du. Ez da azak egitea bezain erraza, baina baratzero goi ordokitxo bat beharko luke beretzako.

Bizitza luzeko landarea da... [+]