Asteroko buletina
Baratzearen opari handiena, bost zentzumenen leheneratzea da

Landarepedia

Txikoria

Cichorium intybus

[Jakoba Errekondo]

Txikoriak, eskarolen eta endibien genero berekoak dira, eta izenekin nahasketa izugarria dago. Historian zehar mota desberdin ugari bereizi izan dira eta bakoitzak lantzeko era bat du. Cichorium intybus espezietik datoz bai endibia eta baita txikoria ere. Endibiak, lurretik atera eta ilunpetan jarritako sustrai lodituetetik sortzen dira.
Txikoria, hemen ikusiko duguna, bere hostaia jateko lantzen da. Landare mikatza da, eskarola baino dezente mikatzagoa, eta horretxegatik lantzen da. Gaur egungo aldaerak, ordea, gozo punttua dute, mikaztasun ttantta borobiltzen duena.

 

Oinarrizko premiak

Eguzkia edo erdi itzala gustatzen zaio. Lur harroa nahi du. Lekadunen baten ondoren etorriko da ondoen. Bestela, ondo ongarritu dugun beste zerbaiten ondoren.
Kontuz simaur berri edota gehiegiarekin, hostaia ikaragarria eman dezake, baina ahula eta usteldurak ekarriko dituzten gaitzen pagotxa izango da, zalantzarik gabe.

 

Noiz zer lan

Martxotik aurrera hazia erein daiteke. Lehenak, babestutako hazitegi batean. Behin apirila etorrita, baita kanpoan ere. Azkenekoak, neguan jango direnak, udara amaieran erein. Hamar bat zentimetroko landaretxoak aldatu, 35 edo 40 cm-ko tartearekin. Sakon ureztatu eta landare txikia denean, sasoi lehorra bada, ura eman eta eman.

 

Uzta

Hemen hostoa jateko baino gehiago egosteko erabili izan da. Bietarako gai aproposa da: kanpoko aldeko hosto berdeak egosteko eta barruko zuriak gordinik jateko.

 

Gaitzak eta izurriteak

Bare eta barraskiloen erasoa da okerrena, txikiak jarritakoan zaindu: errautsa edo karea jarri inguruan edo arrautza azal txikituak tartean. Egun gutxi batzuetan babestea nahikoa da. Hostaia berritzen hasi ordurako aurrera egingo du.
Gaitzetan, zurina edota lepoko usteldura azaldu daitezke. Hezetasun handiegiarekin kontuz.

 

Nor norekin

Babarruna, azenarioa, porrua, luzokerra, , kuia, errefaua, borraja, luzokerra, ziazerba, tomatea eta ilarra aldamenean baditu gustura izango da.
Apioa eta perrexila ez ditu gustuko.

 

Trikimailuak

Hosto berdeen mikaztasuna arintzeko, zuritzea komeni da. Honetarako argia kendu behar zaio. Bi aukera daude: kanpoko hosto guztiak bildu eta motots bat bezala eginez gainean lotu edo estali. Astebete edo hamar bat egun eduki eta zuri-zuri azalduko dira erdiko hostoak. Eguraldi bustiarekin kontuz egin behar da hau, usteldu bai daiteke...

Uda partean, lehorte handia jasaten badu, tontortzeko joera piztuko zaio. Ureztatu!

 

Orri-mami zuriak entsaladan eta hosto berdeak purean. 

atzera

Erlazionatutako jakingaiak

Tu Bishvat zuhaitzen eguna
Ez doa negu goxoa aurtengoa. Handik eta hemendik galdezka ari zarete: gripeak egurra emandakoan zein sendabelar den suspergarria, ospelentzat zein zen ukendua, xarabea gehiegi hartzitutakoan... (+)
Ongi-etorri udaberriari
Aitañi-lilia, kardabera, txikori-orikatxa, mandobiloa edo beste izenen batekin deituko diozu akaso sendabelar honi. Bere lorea udaberri iragarle dela esango didazu. Goizean goizetik loreak irekita ikusiz... (+)
Txikoria eta osterzuria saltsa mikatzetan
2022-09-20 | Jakoba Errekondo
Edari ederra da txikori ura, eta osasungarria. Txikoria edan bezala jan daiteke. Jakia ere oso ona omen da, osagarritsua. Txikoriatar gehiago ere bada. Zaharrak dira... (+)
Kaputxina jan eta edan
2022-06-08 | Jakoba Errekondo
Etxeko behi bat oso gaixo izan dugu duela hilatebe pasatxo. Ezin buelta eman eta larretik ukuilura sartu genuen, hor hobeto zaintzeko itxaropenarekin. Segituan konturatu ginen... (+)
Fruitu aroa, hazi aroa
2020-10-15 | Jakoba Errekondo
Fruituak biltzeko sasoia da. Fruituak gozatzeko sasoia da. Horretarakoxe sortzen ditu fruituak landareak: guk, animaliok, goza ditzagun. Fruituak jan eta gogoko bihurtu. Gozamen hori betikotzeko,... (+)
Sorgin-belar sagardoa
2020-05-07 | Jakoba Errekondo
Txikoria-belarra (Taraxacum officinale) loratu da. Gehienak martxo aldera loratu ziren, eta bakan batzuk gerora ere loratzen ari dira. Eta han-hemen ia urte osoan topatuko duzu... (+)
Udaberriaren horitza
2020-03-15 | Jakoba Errekondo
Koloreen sasoia da. Landareak, loaldiari bizkar eman, eta urte berrirako soineko berria janztera doaz. Nonahi lehertzen da haritza (Quercus robur) puntta berrien hostozko gona fosforitoz.... (+)
Kristoren esnea
2014-09-21 | Jakoba Errekondo
Latexa ez da izerdia. Landareek, gehienetan zuhaitzek, jariatzen dituzte bata zein bestea. Ez omen dira, ordea, gauza bera, ezta gutxiagorik ere. Izerdiak bi dira: gordina... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora