Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  >  Baratzea/Ortua

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Tipulatxa
Izen zientifikoa: Allium cepa var. aggregatum

Tipula aldaera bat edo aparteko espeziea ote den, tirabira ugari dago botanikarien oilategian. Guretzat barazki eder eta berezia da, tipula, porru-tipula eta baratxuriaren arteko dasta fina duena.

Tipulatxa txikiak aldatzen dira. Lur azalean jarri pittin bat sartuta. Berozalea da eta hezetasunarekin sufritzen duenez ildo bizkartxoetan aldatzea da onena. Ondo sustraitu eta itsatsi denean inguruko lurra kentzeak ere laguntzen dio. Udazkenean eta neguan jarri daiteke. Azaro-abenduan eta otsailean. 6-8 hilabetera jasotzen da. Hazia ereiten duenik ere bada, otsail-martxo aldera egin, eta 12-15 cm-ko dagoenean aldatu. Tipula bezala, aireberritzen den toki fresko eta lehorrean jaso. Zenbaitek, hostoak porru-tipula bailitzan moztu eta jaten ditu.