Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  >  Baratzea/Ortua

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Salbia
Izen zientifikoa: Salvia officinalis

Bere izenak latineko salvare du jatorri, hau da, osasun arazo ugaritik onik ateratzen laguntzen du. Belar sakratua ere esaten zaio. Erleek gustuko dute. Urte asko bizi da. Baratzearen bazter batean jarri eta urtero a zer bizipoza: usain gogoangarria eta loraldi ikusgarria, arrosa argi urdinxka. Toki eguzkitsua behar du, lur harroa. Izotzekin asko sufritzen du, beraz toki babesa aukeratu (horma baten kontra...). Hazitik ateratzen da, baina gehienetan adaxkak moztu eta aldatzen dira, martxoan, izerdi berriaren sasoian. Martxoan ere, belaunketa egin daiteke: landaretik ebaki gabe, adarra zati batean lurrean sartu; laster zainak botako ditu. Gero moztu eta landare berria dugu. Sukaldean hosto lehorrak erabiltzen dira, batik bat. Bilketa udaberritik udazkena artean egiten da, giroa lehorra den egunetan. Hostoz hosto ebaki eta itzalpean lehortuta, ontzietan jaso, argitik urrun.

Erlazionatutako jakingaiak

2019-07-21 | Jakoba Errekondo

Sits bat bizi da Ipar Amerikan, hegal berdeetan marra mehe zuri izurtu batzuk erakusten dituena. Synchlora aerata du izen zientifikoa, eta sits esmeralda izurtua edo sits kamuflatua esaten zaio. Sitsaren ezaugarri

+ gehiago irakurri
2017-06-25 | Jakoba Errekondo
2015-06-07 | Jakoba Errekondo

Usain pesia darama, udaberrian, haizeak zirimolan. Etengabeko txandakatzean, lorea lorearen gainean zabaltzen ari da, batak bestearen usainari gaina hartu eta azpian hartu nahian. Ikusgarritasunaren ohorea eta usaina

+ gehiago irakurri