Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  >  Baratzea/Ortua

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Perrexila
Izen zientifikoa: Petroselinum crispum

Lorontzian edo baratze bazterrean... Nonahi eduki dezakegu perrexila. Eskuera edukiz gero, sarriago erabiliko duzu; ebaki berritan alde ederreko lurrina erasten dio janariari. Horrexegatik, etxe guztietan beharko luke: leihoan, balkoian...

 

Ezaugarriak

Bi urtekoa da. Urte batean zaina loditu eta hurrengoan lorea eman eta haziak ekarriko ditu. Martxotik hasi eta irail amaiera arte ereiten da. Gure amona zenak iraileko ekinozioan ereiten zuen. Mainatia da, erein eta hilabete inguru behar du azaltzeko. Haziak dituen osagai babesle batzuek zaildu egiten dute hozitzea. Errazteko, lizpaperean igurtzi haziak eta egun betez ur epeletan eduki. Ez asko lurperatu. Lur harro aberatsa nahi du, simaur zaharrez eta karez hornitua. Hostoz hosto bilduta, etengabe berritzen da. Izotzak kalte egiten dio, babestu. Bigarren urtean hostoak zakartu eta Lorea zabalduko duen gara emango du. Uzta luzatzeko gara

luzatzen ez utzi eta ipurditik moztu. Bare eta barraskiloei asko gustatzen zaie, batez ere jaio berritako punta berria.

Erlazionatutako jakingaiak

2019-09-08 | Jakoba Errekondo

Baratzerik ba al duzu? Umetan etxean ezagutu ditudan bi baratzeek murria zuten, horma, alegia. Batek buelta osoan, alde bakarrean besteak. Murriak ondo erabilita, baratzeak mesede galanta izango du. Babesgunea sortuko du:

+ gehiago irakurri
2015-07-05 | Jakoba Errekondo

Amona mantangorriarekin harro dago nekazaria, etengabe loriatzen du. Gorputz biguna duten intsektuen arerio izugarria da gure amona kuttuna. Heldua denean zorriak, akaroak eta kotxinilak jango ditu. Bere kumea da, ordea,

+ gehiago irakurri
Zurea bidali