Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  >  Fruituak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Mizpira
Izen zientifikoa: Mespilus germanica

Ez klimaterikoak den fruitua da. Heldu arte landarean izan behar da. Behar bezala heldu aurretik fruituari landarea kentzen bazaio, bere horretan geratuko da, eta ondu gabe usteltzera joko du.

 

 

Bitxikeriak

Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri zuriari (Crataegus spp.) txertatzen zaio. Bi generoen arteko txerto honek mizpirondoa nekez hazi eta etortzea dakar. Honexegatik, erdipurdi bizi delako oso emailea da, iraungo ote duenaren zalantzan badaezpada bera bezalakoak sortzeko hazi asko eman, fruitu asko, alegia. Batzuek izotzen ondoren biltzen dituzte, eta beste batzuek, geuk tarteko, usteltzen hasi denean jaten; fruituaren azido malikoa hartzitu eta alkohola bihurtzen hasi eta azukreak gora egin duenean.
 

Erlazionatutako jakingaiak

2019-11-10 | Jakoba Errekondo

Uda joan eta negua etortzen den egunean idazten dut hau, San Simon eta San Juda egunean, urriaren 28an. Gauaren iluna egunaren argia baino hiru ordu luzeagoa da gaur. Guk ordularia behar dugu, baina landareek, katxarreria

+ gehiago irakurri
2016-12-11 | Jakoba Errekondo
2016-12-04 | Jakoba Errekondo
2016-02-28 | Jakoba Errekondo

“Sustraietatik / buruko zozoraino / oro da zuhaitza”, idatzi zuen Josetxo Azkona poetak. Ez dut zuhaitzak burutik kentzerik. Urte pare bat badaramat etxerako sarrerako bidea hasten den txokoan jartzeko zuhaitz bat

+ gehiago irakurri
2015-11-29 | Jakoba Errekondo

Fruitu sasoi nagusia den udazken hasiera honetan, nahi gabe ere etengabe datorkit larruazalera trogloditatasuna. Milaka urtean mantendu gaituen makina bat fruitu seko ahaztua dugu. Eta ikusi, eskuan hartu eta ahoratu orduko

+ gehiago irakurri
2015-09-20 | Jakoba Errekondo

Euri jasa itxurazkoa bada, ondoren errioak ur-karga dezentekoa ekartzen duen tankeran, aurten fruitu urtea da. Gero atera beharko dira kontuak, eguraldiaren segidak edo zer arraio dela-eta aurten ia denak oparo eman duen:

+ gehiago irakurri
2015-01-04 | Jakoba Errekondo

Japoniarrak alemaniazale al dira? Eta, alemanak japoniazale? Ez dut ez bateko ez besteko berri eta ez noa ezagutzen ez dudan basatzan hankarik sartzera. Lehengo mendeko guda handi batean elkar hartuta aritu zirela, hori bai,

+ gehiago irakurri
2012-12-30 | Jakoba Errekondo

“Mizpira, ahora gabe uzkira” atsotitz ezaguna da. Sabelaldeko barrenak lasaitzeko ona izan... Esaera izaterainoko adina zahar bada mizpira (Mespilus germanica) gure kulturan. Ez dut, ordea, bere aldaerak

+ gehiago irakurri
2012-12-23 | Jakoba Errekondo

Mizpirak, Mespilus germanica, sukaldari, gastronomo eta fruituzale ugariren jakin-gosea piztu du mendetan. Aurrekoan ere esana, ahosabaia ahozerutzen didan jaki bakanetakoa dut neuk ere. George Saintsbury (1885-1933) idazle,

+ gehiago irakurri
2012-12-16 | Jakoba Errekondo

Fruituen sasoian haiei koskaka ari naiz. Joanak dira gehienak, ez denak ordea. Azken sagar eta udare gogorrak, kiwiak, basakaranak, mizpirak... Azkenekoak eskura dira. Eskura... ondo eskura ganbara zabalean txukun-txukun

+ gehiago irakurri
2010-11-21 | Jakoba Errekondo

Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste

+ gehiago irakurri