Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  >  Basoa

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Lizarraren lore arra
Izen zientifikoa: Fraxinus excelsior

Lizarraren lore arra dar. Fraxinus excelsior, lizarrak sexualitate bitxia du: normalena zuhaitz batek lore guztiak arrak edo emeak ematea da. Baina bi sexuetako loreak ere eman ditzake. Eta urte batean arrak edo emeak eman dituenak hurrengo urtean alderantzizkoak eman ditzake. Horregatik ote da euskaldunontzako zuhaitz bedeinkatua

 

Erlazionatutako jakingaiak

2019-03-24 | Jakoba Errekondo

Iaztik jasotako azken sagarrak jaten ari gara etxean, Malus domestica. Sasoi betean daudenak azaloreak dira, Brassica oleracea var. botrytis. Lizarra, Fraxinus excelsior, hortxe dago, kieto, segurtantzan; egun luzeagoen zain

+ gehiago irakurri
2018-11-25 | Jakoba Errekondo

Etxetik abiatua naiz zelkoba kaukasiarrari (Zelkova carpinifolia) eta astigar txinatarrari (Acer truncatum) goizeroko bisita egin ondoren. Gaur, gorri-gorri lehena eta horitik morerainoko kolore ore bigarrena. Ez alferrik

+ gehiago irakurri
2015-05-03 | Jakoba Errekondo

Aldoka-maldoka nabil, batera eta bestera azken aldi honetan, baratzeko liburu berria dela eta. Baratzea ahoan, baina mihura (Viscum album) dabilkit buruan. Garai herri dotorean izan naiz lehengo igandean eta nire bizitzako

+ gehiago irakurri
2015-04-26 | Jakoba Errekondo

Zuhaitzak lotzen ditu zeruak eta lurrak. Zutik den haitzak. Ez harrizko haitzak, harkaitzak. Ezta zurkaitzak ere. Bizirik behar du zurak; zuhaitz behar du.

Zuhaitzak zainak ditu lurrean eta zainak zeruan. Sustraiak

+ gehiago irakurri
2015-04-05 | Jakoba Errekondo

Makal dator udaberria. Askok nahi baino mantsoago; noiz belztuko dugu kopeta eta erre sudur punta? Eguzkia garesti dago aurten, eta termometroa beheko aldean txarrantxatuta, ainguratuta.

Haltza, elorri beltza, astigar

+ gehiago irakurri
2014-07-27 | Jakoba Errekondo

Ernioko Pordonbaratzetik pordoirik aterako ote zuten? Agian, baita gaur ere. Goi hartan, aldera karga makila luzean pordoinkatuta, artzaina beherantz begira dago, Tolosa aldera. Han, udako solstizioko eguna izaki, pordoi

+ gehiago irakurri
2014-07-13 | Jakoba Errekondo

Zuhaitzak, arbolak eta zuhaixkak muskildu, inausi eta lepatu egiten ditugu. Batzuetan muskil edo kimu ttikiak, eta besteetan adartxoak, adar politak, baita adar tzar asarreak ere. Berari kendu, eta bueltan zauria

+ gehiago irakurri
2014-05-18 | Jakoba Errekondo

“Akazia lore, antxoa urre” esaerari adi, lagun koadrilatxo bat urtero bildu ohi gara udaberriaren bihotzari gorazarre otorduan. Arrautzetan pasata, antxoa eta sasi-akazia lorea (Robinia pseudoacacia), sasoiko

+ gehiago irakurri
2010-11-28 | Jakoba Errekondo

Lilura eragitea da baratze bat sortzerakoan kontuan izan ohi dugun helburu nagusietakoa. Baratzea ez da soilik barazkitza. Geure baratzeetan barazkiekin batera sendabelarrak, loreak, fruitu arbolak, espeziak, landare

+ gehiago irakurri