Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  >  Basoa

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Lizar gozoa
Izen zientifikoa: Fraxinus excelsior

Oderitzen “harmena” deitzen zaio besakada batean bildu daitekeen hostoz jantzitako adar multzoari. Izen mordoa du ihartu eta neguko bazkatarako jasotzen zen azao horrek. Gari, belar, adar, egur... eskuta guztientzat izen bertsuak erabili izan dira. Eskuta eta eskuda, eskukada eta eskuera gogora dakarzkidate, eta eskuera esateko harmena erabiltzen da. Eskua eta har daitekeena, sortak sortzeko uztarri polita.

Mendian, bide ertzetan eta etxe inguruetan batik bat lizarra aldatu izan da harmenetarako. Erabilera ugari du mirarizko zuhaitz honek: itzala, hosto jatena, zura, tximistak uxatzea... Fraxinus excelsior izenak ederki adierazten du. Neuk ere beti aldamenean nahi dut; etxe aurrean ditudan bakanetako bat bera da.

Lizarra ez den zuhaitzaren adarrak ere jaso izan dira negu gorriko bazkatarako; haritza (Quercus robur), adibidez. Arabako Badaia eta Arrato aldean lizar loreduna (Fraxinus ornus) ere erabili izango zuten. Lizar bitxi hori orain edonongo lorategitan edergarri topa badezakegu ere, itxuraz naturala, berezkoa, hor bakarrik da gure herrian. Gaur. Lehen auskalo non ez zen biziko giro mediterraneoaren zale amorratu hau.

Lizar arruntak ez bezala, udaberrian loreak ikusgarriak ditu, urrunetik ikusgarriak, alegia. Hark hostajearekin nahasteko moduko lore berdeak dituen eran, honek petalo laruz jantzitakoak. Hori gutxi balitz bezala, loreak ez ditu banaka erakusten, tente-tente antolatutako multzo-buru handietan baizik.

Lizar honi “mana zuhaitza” deitzen diote kultura ugaritan: frassino da maná italieraz, manna ash ingelesez, fresno de mana gaztelaniaz, manna-ask suedieraz eta danieraz, manna-esche alemanez. Euskaraz ez dugu manarik nonbait... Manatzat hartze hau zaurietatik isurtzen duen izerdiaren gozoagatik datorkio. Mana biblikoarekin duen konparaketa honen lehen dokumentua XV. mendekoa da. Gose zen jendeak azalean pikoak ebaki, eta azukrea, ahoko zulora! Gaur egun, labana zorroztu eta azukre hau eskuratuz gero, mana ez, gutizia litzateke, zenbait sukaldari zuri-ederrentzat gorena. Azukrea manosa da, eta hark ematen duen alkohola manitola. Hurrengo udaberriko izerdiarekin likoreren bat egingo al dugu?

Erlazionatutako jakingaiak

2019-12-22 | Jakoba Errekondo

Duzunaritzeko kultura ezagutzeko aukera izan dugu 111 hostoz eta orriz jantzi liburuaren aurkezpen egunean. Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko

+ gehiago irakurri
2019-03-24 | Jakoba Errekondo

Iaztik jasotako azken sagarrak jaten ari gara etxean, Malus domestica. Sasoi betean daudenak azaloreak dira, Brassica oleracea var. botrytis. Lizarra, Fraxinus excelsior, hortxe dago, kieto, segurtantzan; egun luzeagoen zain

+ gehiago irakurri
2018-11-25 | Jakoba Errekondo

Etxetik abiatua naiz zelkoba kaukasiarrari (Zelkova carpinifolia) eta astigar txinatarrari (Acer truncatum) goizeroko bisita egin ondoren. Gaur, gorri-gorri lehena eta horitik morerainoko kolore ore bigarrena. Ez alferrik

+ gehiago irakurri
2015-05-03 | Jakoba Errekondo

Aldoka-maldoka nabil, batera eta bestera azken aldi honetan, baratzeko liburu berria dela eta. Baratzea ahoan, baina mihura (Viscum album) dabilkit buruan. Garai herri dotorean izan naiz lehengo igandean eta nire bizitzako

+ gehiago irakurri
2015-04-26 | Jakoba Errekondo

Zuhaitzak lotzen ditu zeruak eta lurrak. Zutik den haitzak. Ez harrizko haitzak, harkaitzak. Ezta zurkaitzak ere. Bizirik behar du zurak; zuhaitz behar du.

Zuhaitzak zainak ditu lurrean eta zainak zeruan. Sustraiak

+ gehiago irakurri
2015-04-05 | Jakoba Errekondo

Makal dator udaberria. Askok nahi baino mantsoago; noiz belztuko dugu kopeta eta erre sudur punta? Eguzkia garesti dago aurten, eta termometroa beheko aldean txarrantxatuta, ainguratuta.

Haltza, elorri beltza, astigar

+ gehiago irakurri
2014-07-27 | Jakoba Errekondo

Ernioko Pordonbaratzetik pordoirik aterako ote zuten? Agian, baita gaur ere. Goi hartan, aldera karga makila luzean pordoinkatuta, artzaina beherantz begira dago, Tolosa aldera. Han, udako solstizioko eguna izaki, pordoi

+ gehiago irakurri
2014-07-13 | Jakoba Errekondo

Zuhaitzak, arbolak eta zuhaixkak muskildu, inausi eta lepatu egiten ditugu. Batzuetan muskil edo kimu ttikiak, eta besteetan adartxoak, adar politak, baita adar tzar asarreak ere. Berari kendu, eta bueltan zauria

+ gehiago irakurri
2014-05-18 | Jakoba Errekondo

“Akazia lore, antxoa urre” esaerari adi, lagun koadrilatxo bat urtero bildu ohi gara udaberriaren bihotzari gorazarre otorduan. Arrautzetan pasata, antxoa eta sasi-akazia lorea (Robinia pseudoacacia), sasoiko

+ gehiago irakurri
2010-11-28 | Jakoba Errekondo

Lilura eragitea da baratze bat sortzerakoan kontuan izan ohi dugun helburu nagusietakoa. Baratzea ez da soilik barazkitza. Geure baratzeetan barazkiekin batera sendabelarrak, loreak, fruitu arbolak, espeziak, landare

+ gehiago irakurri