Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  >  Lorategia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Lilia
Izen zientifikoa: Calendula officinalis

 

Loraldi betean dago ilena edo hilerri lilia, eta luze iraungo du. Horixe adierazten du bere izenak; baita sendabelarra dela ere: Calendula officinalis. Baratzeko lagun handia, lorategiko poza, sendagai eta sukaldeko kolore bitxia. Bere lorea jaten da, nahiz eta usain desatsegina eta dasta mikatza izan.