Indipikondoaren fruitua, indipikoa. Opuntia fucus-indica. Ederra gozoa eta hazitxo eta guzti jan behar dena. Arantzatsua eta jateko zaila, baina merezi duena. Bere kotxinilarekin gorrimin koloratzailea sortu izan da, duela milaka urtetik hona ezpainak gorritu dituena.