Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  >  Baratzea/Ortua

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Ilar lorea
Izen zientifikoa: Pisum sativum

Udaberriko gutizia badator: ilarra, Pisum sativum. Lantzen den barazki zaharrenetakoa, duela 7.000 urte behintzat bai. Eta berezienetakoa. Kleistogamiaren adibide garbia. Autopolinizazioa. Ez duzu erlerik ikusiko bere lorean. Lore itxia da eta autogamia erabiltzen du. Horrela lerro genealogiko garbiak lortzen ditu, ia gurutzaketa genetikorik gabeak.