Mizpira eztitzen zaion gurbeari “udalatxa” edo “udalatza” ere deitzen zaio; udare makatzarenaren edo maaltzarenaren antza badu, baduenez, haren fruituak. “Gurbia” deitzen dionik ere bada. Baita azpila edo maspila ere. Sagarminari edo sagar makatzari (Malus sylvestris) ere “gurbea” deitzen zaio. “Gurbitza” deitzen dugu guk etxean, beste batzuek aagorria, animania, burbux, burbuza, kaudana, garangorria, gurbiote, gurriote, kurkuxa eta kurpitza deitzen duten Arbutus unedo. Guretzat maspila da “azpila” eta “basagurbea” ere esaten dioten Sorbus torminalis. “Zurbala” ere deitzen zaio horri, eta bere igaliari “zurba”; hortik zurbaran, zurbano, zurbaranbarri... Haren bestengusu otsalizarrari (Sorbus aucuparia) “udalatxa” deitzen zaio, baita atsolizarra, ostalizarra, txoriegurra eta ustaina ere. Hostazuria tartekoa dute, Sorbus aria. Eta arrosaren familia bereko elorriak, arkakaratsa... Eta abar.
Denak, garai bateko fruituak. Iraupen laburrekoak, baina udazkenean ahosabaia egitekotsu bihurtuko dutenak. Zirrara sakona sortu eta gogoa bahituko dizutenak.
Karrazkilloa edo karraskila (Rhamnus alaternus) ez da ugaria gurean. Berozalea da, eta gozo bizi ohi da zaletasun hori bera duten beste zuhaitz eta zuhaixken artean, hala nola gurbitza (Arbutus unedo), artelatza (Quercus
+ gehiago irakurriUrteak dira lagun baten aitak karrazkilloa aipatu zidala, Rhamnus alaternus. Ez nuela ezagutzen, eta berak: “Motel, motel, ezagutuko ez dek ba! Basoan ugaria dek oso; zumalikarra baino hostaje itxiagoa eta sarriagoa
+ gehiago irakurriFruitu sasoi nagusia den udazken hasiera honetan, nahi gabe ere etengabe datorkit larruazalera trogloditatasuna. Milaka urtean mantendu gaituen makina bat fruitu seko ahaztua dugu. Eta ikusi, eskuan hartu eta ahoratu orduko
+ gehiago irakurri