Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  >  Basoa

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Gurbea
Izen zientifikoa: Sorbus domestica

Karea nagusi den lur bat du gustokoa. Hala ere beste Sorbus jendearen aldean ikaragarrizko erraztasuna du lurra eta klima aldetik aproposenak ez dituen beste baldintza ekologikoetako tokietara egokitzeko. Bere Sorbus senideak, estu eta zorrotzak izaki, galbidean ditugu Euskal Herrian.

Landare garrantzitsua, lehen asko aldatzen zen: aziendarentzako bazka, jendearentzako sendabelarra, irina egiteko, konfitura eta uxuala gaia... Hala ere, fruitu ardogilea zen helburu nagusia: tanino izugarri du eta ardoak argitu edo arazteko, buketa indartzeko eta hobeto iraunarazteko ona. Baina zura ere ez du nolanahikoa: lantzeko erraza eta fina, malgua, astuna, trinkoa eta sakadura jasaten duena. Helburu jakin batzuetarako onena, garestiena zen.

 

Erlazionatutako jakingaiak

2015-11-29 | Jakoba Errekondo

Fruitu sasoi nagusia den udazken hasiera honetan, nahi gabe ere etengabe datorkit larruazalera trogloditatasuna. Milaka urtean mantendu gaituen makina bat fruitu seko ahaztua dugu. Eta ikusi, eskuan hartu eta ahoratu orduko

+ gehiago irakurri