Ezpela (Buxus sempervirens) ugaria da Euskal Herri hezeko mendi natural samarretan. Zuhaixka sendo, gogor, trinko, egur sendo eta zur zurrunekoa da. Zaildutakoa.
Urte batzuk badira indarrean erasotzen duen onddo bat azaldu zela: Cylindrocladium buxicola. Kanpotik kutsatutako landareak ekarri eta etxekalte. Menderaezina zen landarea, gotorretan gotorra, hiltzen du, zerk eta onddo ziztrin batek.
Hori gutxitxo, nonbait, eta goitik behera hosto eta azal, landarearen guritasun guztiak hozkadaka jaten dituen har bat ekarri dugu: Cydalima perspectalis. Gure merkatari senak Asiatik ekarri zuen Alemaniara duela hamarkadaren bat eta urte gutxian Europa osoa kolonizatu du. Erabat soiltzen ditu ezpelak.
Lekak eta babarrunak aihena eskubiz aurrera luzatu eta haz daitezen, parda jartzen zaie geurean, Beterri alde honetan. Makila, haga, zurkaitza, arba... Izen asko du. “Parda” hitza inongo hiztegitan topatu ezinik
+ gehiago irakurriZuhaitzak, arbolak eta zuhaixkak muskildu, inausi eta lepatu egiten ditugu. Batzuetan muskil edo kimu ttikiak, eta besteetan adartxoak, adar politak, baita adar tzar asarreak ere. Berari kendu, eta bueltan zauria
+ gehiago irakurriTokiak sortzeko artea da topiaria. Tokia edo gunea adierazten duen topos/topia grekotik dator, “utopia”, “entropia” eta abar bezala. Landareak kimatuz itxura jakin batera eramaten dira. Landare bakar
+ gehiago irakurriMusika dotorea egiten da zurarekin, zurezko tresnekin. Baita txar askoa ere. Musika egiten du zurak. Ebanoa (Diospyros generokoak), kaobak (Meliaceae familiakoak), Dalbergia generoko zuhaitz jendea... Zur onenak ditugu
+ gehiago irakurri