Mediterraneo aldekoa da erromeroa, eta horrexek bere gurariaren berri ematen digu: beroa, eguzkia, lehorra... Kristauek kandelekin batera bedeinkatzen dute, sorginengandik eta deabruengandik babesten omen ditu. Kolonizazioaren landare bat da.
Horma baten gainean edo azpian, bietan ederki etorriko da, beti ere eguzkitan. Landare iraunkorra denez, non jarri behar den ongi pentsatu behar da. Adaxka bidez ugaltzen da. Erromero landareari ongi osatutako kimuak, 25 cm, moztu eta erdia edo pixka bat
gehixeago soildu eta lurrean sartu. Onena martxoaldera, izerdi berriarekin. Ontzi batean hobe, eskuera jarri eta hobeto zainduko duzu. Gero udazkenean edo hurrengo udaberrian behin betiko bizitokian aldatu.
Usain pesia darama, udaberrian, haizeak zirimolan. Etengabeko txandakatzean, lorea lorearen gainean zabaltzen ari da, batak bestearen usainari gaina hartu eta azpian hartu nahian. Ikusgarritasunaren ohorea eta usaina
+ gehiago irakurri