Urrutitik akerritakoa dugu babarruna, Ameriketatik, edo Indietatik. Horra urruneko baba edo indaba. Edo baba gorria. Baba jaten zen lurretara ekarri zuten XVI. mendearen hasieran.
Isuri atlantikoko euskaldunoi azken lau mendeetan gosea kendu digun hirutasuna ekarri zuten, handik kopiatuta: artoa + babarruna + kuia. Gure lurrean sor daitekeen mozkin onena, kopuruz zein kalitatez, ematen du. Artoak babarrunari igotzeko zuztarra eta alea fina izateko itzala ematen dizkio; babarrunak lurrean nitrogenoa pilatzen du, artoak eta kuiak ederki baliatuko dutena; kuiak zirrikituak estaliko ditu. Hiruren artean negurako nahikoa jaki sortzen dute.
Bi multzotako babarrunak landu ohi dira: arbatzekoak eta motzak. Arbatzekoak hiru metro eta gehiago luza daitekeen aihena ematen du, eskubiz aurrera (destrogiroa, ordulariaren orratzen kontra) jiratuz hazten dena eta hazi ahala beheko aldea zurtoin gogor bihurtzen dena. Motzak metro erdi inguru altxatzen dira, tente. Arbatu beharrik gabe, erraza. Motz txuriak oso aldaera onak dira leka barruko alea ezko eta heze dagoenean jateko: “Potxa” edo babarrun zuri berria da, gutizietan finenetakoa.
Leka barruko aleen forma eta kolore aukera bezalakoa da horiek ematen dituzte loreena ere.
Lekadun guztiek bezala, sustraietan bakterio batzuk hartzen dituzte apopilo, hauek aireko nitrogenoa hartu eta lurrera ekartzen dute. Beraz, babak ez du nitrogenodun ongarririk behar, kontuz, bada, simaurrarekin. Gainera, lurra nitrogenoz aberastuta utziko duenez, bere ondoren hostoa aprobetxatu diogun barazkiren bat jarri, nitrogeno hori balia dezan. Arrazoi beragatik, lekadun baten ondoren beste lekadun bat ez jarri sail horretan.
Geurea bezalako klima epela dagoen tokietan ederki hazten da, ez dizu lan handirik emango. Lur hotzean ez da ernatzen, beroa gustatzen zaio, zurtoinean eguzkia hartzea atsegin du.
Buztin-lurretan karea edo errautsa eman, pHa neutro aldera eraman behar da. Lur itoetan asko sufritzen du eta gaitzek kupidarik gabe erasotzen dute. Baina, lehortea ere ez du maite.
Maiatza aldera arte itxaron arbatzekoa ereiteko. Urria aldera jasoko dugu. Motza, aldiz, maiatzetik uztailera artean erein, hilabete pare batera jasotzeko.
Udaren bukaeran edo udazkenaren hasieran biltzeko egiten da babarruna.
Arbatzekoa, maiatza edo ekaina hasieran erein. Arba, makila edo parda jartzeko, errenka batetik bestera 70-90 cm tartea utzi, eta zulotik zulora 50 cm. Zuloko 4-7 ale bota. Jaio bezain pronto arbatu. Sarea jartzez gero, errenkatik errenkara 1-1’5 m utzi, eta errenka osoan erein edo 20-25 cm tartearekin zuloka, bina edo hiruna ale. 3-5 cm sakon sartu.
Motza ereiteko tartea, errenken artean 60-70 cm eta zuloen artean 40-50cm. Zuloko 4-6 ale jarri.
Bigarren astean jaioko dira. 15-20cm inguru hazi denean, jorratu eta landarea lurreztatzea ona da, sendotu egingo du. Jorraldiak azalekoa izan behar du. Sustraiak hortxe ditu eta kaltetu daitezke.
Motzak, uztailetik urrira. Hasieran, berriak edo “potxak”, leka berdea larutzen hasi ahala, eta gero lehortuta. Lekak ihartutakoan landarea ipurditik atera, sustraietako lurra astindu eta buruz behera zintzilikatzen dira.
Arbakoak irailetik azaroa artean. Behetik gora ihartzen dira lekak eta jeneralean bi edo hiru bildualdi egiten dira. Bildu berritan, ondo lehortzeko, egun batzuetan lekak eguzkitan jartzea komeni da. Lekak bere horretan jaso eta bera askatzen hasten denean aletu.
Kontuz bareekin eta barraskiloekin, landare jaio berrietan sarraski ederra egin dezakete.
Zorri beltza etorri daiteke, udaberrian baba landareetan ian bada batez ere, edo udaran inguruan lekak baldin badaude. Goiz azaldu bada xaboiarekin egin tratamendua.
Lur itoetan, harrotu eta karetu gabekoetan, lepotik gora eta behera zabaltzen diren usteldurak jo dezakete, hezetasunarekin eta landarea erdipurdi egotearekin oparo hedatzen diren gaitzak. Gorrina edo herdoilaren kuadrillakoak dira. Nitrogeno gehiegi bada ere gaitza ur aparretan haziko da.
Lurra nitrogenoz aberasten dutenez lagun koadrila handia dute. Orokorrean hostoa jaten diogun guztiari mesede egiten dio. Ondo konpontzen da, besteak beste, aza jendea, artoa, azenarioa, kuia, kuiatxoa, marrubia, luzokerra, espinaka, meloia, patata, perrexila, apioa, uraza, alberjinia, tomatea eta orburuarekin.
Tipula, baratxuria, porrua eta mihilua ez ditu gustuko.
Gure amona Joxepa zenak esaten zuen babarrun motzak Santioetarako (uztailak 25) bi hostotan egon behar duela, hau da, uztailaren bigarren astea aldera erein behar dela.
Babarrun zuri berriak edo “potxak” goiz jan nahi badituzu askoz lehenago ere egin daitezke, maiatzaren amaieran, adibidez.
Babarrun finena artotan egiten dela esan ohi da. Artoaren itzaletan hazten da leka eta ez eguzki zakarretan, azal fineko alea haziz.
Babarrunaren hostoa ere barazki gisa jaten da. Probatzera ausartu!
Babarrun ale lehorra, zomorroak jo ez dezan 12 º C-tik behera eduko behar da. Edo, gero jasotzeko erabiliko dugun ontzian itxita izoztu, eta ireki gabe jaso.
Omiasainduz fruitu guztiak sartuak” dio esaerak. Mandio bete sagar, kuia eta kiwi da geurean (Malus domestica, Cucurbita maxima eta Actinidia chinensis). Beste asko bete arto (Zea mays) izango dira; edo bete babarrun
+ gehiago irakurriUda joan eta negua etortzen den egunean idazten dut hau, San Simon eta San Juda egunean, urriaren 28an. Gauaren iluna egunaren argia baino hiru ordu luzeagoa da gaur. Guk ordularia behar dugu, baina landareek, katxarreria
+ gehiago irakurriArratsalde honek ematen didan oihartzuna baliatu nahi dut esan eta irakurlea jakinaren gainean jartzeko: urteko egun luzeenak joan dira eta gaua luzatzen eta egun argia laburtzen hasi da. Honek ondorio latzak izango ditu
+ gehiago irakurriHiru elkar hartuta. Gure kultura atlantikoko lurretako hirutasun nagusia badator. Artoa-babarruna-kuia. Oraintxe sortzen ari dira, hiru bat eginda. Soroari, kulturaren alorrari etekin hobea ateratzeko elkartasuna. Babarrunak
+ gehiago irakurriBelar bat txarra dela diogunean zer esan nahi dugu? Nik argi daukat: erabilera egokirik ez diogu aurkitu oraindik. Hori gertatzen zaio barrabas-belarrari, Oxalis latifolia. Ez da polita, ez da jaten, ez da sendagai, ez da
+ gehiago irakurriEuri jasa itxurazkoa bada, ondoren errioak ur-karga dezentekoa ekartzen duen tankeran, aurten fruitu urtea da. Gero atera beharko dira kontuak, eguraldiaren segidak edo zer arraio dela-eta aurten ia denak oparo eman duen:
+ gehiago irakurriAurrera-atzera honetan, aurtengo uda hau xelebrea doa, bada. Fruituen urte berezia. Tomateak eta piperrak ez dira makal ari, eman eta eman. Itxura kaskarrena lekei eta babarrunei sumatzen diet; udak aurrera eta egun argiak
+ gehiago irakurriJaponian fruituei egiten dieten ohiz kanpoko goratzarrearekin utzi nuen txoko hau uda aurrean. Uda eta udazkena arteko sasoi honi ezin ekin fruituak ahaztuta. Duela ez asko, bertsolari batek “errotu” eta
+ gehiago irakurriPiper sasoia abiatu da. Gaur egun urte osoan ditugu piperrak, baina piper sasoia abiatu da, hemen. Bertako piperren sasoia. Ameriketatik ekarri genuen jaki hori, eta gure kulturako ikurretako bat bihurtua dugu, eta hasiera
+ gehiago irakurriTomateak (Lycopersicon esculentum) adina kontu sortzen duen lagunik ez dugu baratzean. Ameriketatik ekarria, Europako lurralde bero eta lehorretan hedatu zen eta hango jendearen migrazioarekin pixkanaka zabaldu. Baita
+ gehiago irakurriGosea kudeatzea izango da etorkizunean negozio emankorrena. Automobilak eta segapotoak egiten dituena aberastuko da, baina Kristina gure izeba zaharra zenak esaten zuen bezala: “Txori guztiak mokodun”. Denok jan
+ gehiago irakurriErreka, ibai eta errio aldamenetako erribera lurrak dira Euskal Herri atlantikoko nekazarien ametsetako paradisua. Lur onenak hortxe bildu dira, urak ekarrita milioika urtean; ez kristorik ezta jainkoaren asmakizuna sortu
+ gehiago irakurriLekak eta babarrunak aihena eskubiz aurrera luzatu eta haz daitezen, parda jartzen zaie geurean, Beterri alde honetan. Makila, haga, zurkaitza, arba... Izen asko du. “Parda” hitza inongo hiztegitan topatu ezinik
+ gehiago irakurriZuhaitzak, arbolak eta zuhaixkak muskildu, inausi eta lepatu egiten ditugu. Batzuetan muskil edo kimu ttikiak, eta besteetan adartxoak, adar politak, baita adar tzar asarreak ere. Berari kendu, eta bueltan zauria
+ gehiago irakurri