Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Arbi lorea
Izen zientifikoa: Brassica rapa var.rapa.
Arbia tontortu da. Arbi soroa. Tontortu edo garatu. Garatzeko gara ematen du muturrean lorez jantzia. Gara hori arbi-gara da, Arrasate, Oñati, Aramaio, Otxandio eta inguru horretan udaberriko gutizia gorenetakoa. Brassica rapa var. rapa