Urteko landarea. Fruituak jaten dizkiogu. Asian osoan ezin hobeki lantzen dute. Arabiarrek ekarria da gurera. Aldaera asko dago: zuria, beltza, luzea, borobila...
Mainatia da alberginia. Esaerak dionez, alberginiak ongi egiten dakiena da baratzezain ona.
Berozale amorratua da. 20ºtik behera ez da hazten. Eguzkibegian aldatu eta ahal den eta lekurik babesenean. Janari asko eskatzen duenez, aldatu aurretik lurrari ongarria eman suelto. Ondo heldu gabekoa ere onartzen du. Lur hezea atsegin du, baina harroa bada. Toki lehorregian badago, lurra inaurkinez estali.
Martxoan aurrera haziak erein (otsailetik apirilera) eta maiatza aldera, lurra ondo berotu denean aldatu. Aurretik alferrik da, argi ordu asko behar du eta. Maiatzeko ilgoran. 60 cm-ko tartea eman.
Hasieran enbor bakarra utzi. Gero, metro erdia hazi denean, kimatu, zabaldu dadin. Hiru edo lau adar utzi eta hauetan bigarren lorearen ondorengo hostoaren gainean kimatu. Arbatzea eta lurreztatzea komeni da. Lurreztatzeko jorraldi bakoitzean ondutako ongarria eman. Landareko, gehienez ere, 8-10 bat fruitu utzi. Ale handiak nahi izanez gero aurreneko 4-5 aukeratu eta ondorengo loreak kendu. Fruitua hazten ari denean ura behar du; lehortea bada ureztatu.
Erein eta 150 bat egunera eta aldatu eta ehunen bat egunera jasotzen hasiko gara. Uztailetik urri aldera arte loratuko da. Azala distiratsua duen artean jaso; distira galdutako azalak zahartu dela adierazten du eta, dagoenerako, mamia iruditua eta mikaztua egongo da. Jasotzerakoan txortena labanaz edo moztu, bestela landarea hautsi daiteke. Lehenengo fruituak, txorten nagusiaren ondoan daudenak hazitarako utzi, bertan ondo heldu arte; horitzera jotzen du. Orduan eguzkitan jarri, usteltzen hasten denean haziak atera, garbitu, eguzkitan lehortu eta jaso.
Mildiua, zurina, patata zomorroa, bareak eta barraskiloak, zorriak eta euli txuria (negutegian).
Alberginiak aldatzean, tartean urazak, edo eskarolak edo errefauak jarri. Haiek etorri bitartean hauek ederki jango ditugu.
Babarrun motzarekin eta lekarekin ongi moldatzen da. Alberjinia eraso dezakeen patata-zomorroa uxatzen dute.
Aldamenean piperrak izatea atsegin du
Borraia inguruan badu, hark erakartzen dituen intsektu polinizatzaileak ederki baliatuko ditu.
Baratxuria ere gustuko laguna du.
Loreak ireki ahala ur epelez busti, polinizazioari laguntzen dio.
Haziak, erein aurretik egun batzuz hozkailuan eduki.
Jorraldiero, ondutako luarra edo simaurra gehitu. Asko behar duen landarea da.
Aleak hartu dituenean muturrak kimatu, askoz ere hobeto haziko dira.
Kontuz bere aldamenean, arantza zorrotzak ditu!
Bero zakarrak izan dira uda hasiera honetan. Ohitzen ahal gara! Klima aldaketa gezurkeria dela esaten jarraitzen dutenak, beraiek jakingo dute zein patrika betetzen ari diren, baina datuak hor daude. Eta jarraitzen dute
+ gehiago irakurriPatata zomorroa Europako ehun izurrite txarrenen artean dugu. Gerra ederra ematen du. Oligofagoa da, hau da, jaki gutxi batzuk besterik ez ditu jaten: patatak (Solanum tuberosum), baina bere senide diren alberjiniari
+ gehiago irakurriJaponian fruituei egiten dieten ohiz kanpoko goratzarrearekin utzi nuen txoko hau uda aurrean. Uda eta udazkena arteko sasoi honi ezin ekin fruituak ahaztuta. Duela ez asko, bertsolari batek “errotu” eta
+ gehiago irakurri“Galderak zabaltzen du bidea”, dio Argia aldizkari honetako lagunek iaz egindako elastiko batek. Maiz janzten dut, bereziki zenbait lagunen aurrera joan behar dudanero; lagunak ez diren lagunak, gehienetan
+ gehiago irakurri