Asteroko buletina
Otsailtxo laburrean, katarrak gau -lapurrean.

Landarepedia

Gurbea

Sorbus domestica

Karea nagusi den lur bat du gustokoa. Hala ere beste Sorbus jendearen aldean ikaragarrizko erraztasuna du lurra eta klima aldetik aproposenak ez dituen beste baldintza ekologikoetako tokietara egokitzeko. Bere Sorbus senideak, estu eta zorrotzak izaki, galbidean ditugu Euskal Herrian.

Landare garrantzitsua, lehen asko aldatzen zen: aziendarentzako bazka, jendearentzako sendabelarra, irina egiteko, konfitura eta uxuala gaia... Hala ere, fruitu ardogilea zen helburu nagusia: tanino izugarri du eta ardoak argitu edo arazteko, buketa indartzeko eta hobeto iraunarazteko ona. Baina zura ere ez du nolanahikoa: lantzeko erraza eta fina, malgua, astuna, trinkoa eta sakadura jasaten duena. Helburu jakin batzuetarako onena, garestiena zen.

 

atzera

Erlazionatutako jakingaiak

Pesia eta zirimola
2015-06-07 | Jakoba Errekondo
Usain pesia darama, udaberrian, haizeak zirimolan. Etengabeko txandakatzean, lorea lorearen gainean zabaltzen ari da, batak bestearen usainari gaina hartu eta azpian hartu nahian. Ikusgarritasunaren ohorea... (+)
Otondoa eta sugeria
2015-05-31 | Jakoba Errekondo
Berrogeitik gora gaitz sendatzeko belarra omen da otondo-belarra, Stachys officinalis. Lakoizketak sugeria eta betuna izenak ere jasoak ditu. Sugeria, suge sugandila eta antzekoek sortutako gaitzak... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora