“Usain ederrekoa” esan nahi du bere izenak. Etxeetan gero eta gehiago ikusten da. Leihoetan euliak uxatzeko,usain ederra zabaltzeko eta gero mahaira. Aldaera ugari du: hosto gorri, berde, leun, kizkur...
Urteko landarea. Fruituak jaten dizkiogu. Asian osoan ezin hobeki lantzen dute. Arabiarrek ekarria da gurera. Aldaera asko dago: zuria, beltza, luzea, borobila...
Mainatia da alberginia. Esaerak dionez, alberginiak ongi egiten dakiena da... [+]
Lorea jaten zaion landare bakanetakoa. Landare handia da, 1,5 metrora ere iritsi daitezkeen hosto gris-urdinskak ditu. Ikusgarria da, baratzean deigarria, eta lore pipilak jaten ez badizkiogu, irekitzean are eta dotoreagoa. Mediterranearra da, aspalditik jaten den... [+]
Arabiarrek ekarri ziguten Pakistan aldetik omen datorren fruitu gozo hau. Lur gainean zabaltzen den landarea da. Landare bakoitzak lore arrak eta emeak bereizita ematen ditu. Ikaragarrizko fruituak eman ditzake, ehun kilotik gorakoak ere ezagutu izan dira. Bere... [+]
Arbia tontortu da. Arbi soroa. Tontortu edo garatu. Garatzeko gara ematen du muturrean lorez jantzia. Gara hori arbi-gara da, Arrasate, Oñati, Aramaio, Otxandio eta inguru horretan udaberriko gutizia gorenetakoa. Brassica rapa var... [+]
Makina bat etekin atera diogu artoari Ameriketatik ekarriz geroztik: bizarra erregai, zurikina zigarro-paperetarako edo lastairatarako, zuztarra azpitarako, lorea eta maizorria jatenetarako, lokotxa sutarako, alea geure arto edo ogi eta artaburua aldamenekoa!... [+]
Zenbat aza ote dago? Izugarrizko aldaera pila bada: burua egiten duten buruazak, bururik gabekoak, bazka azak, kizkurrak, gorriak, berdeak... Berez bi urteko bizia du, baina urtekoa bezala lantzen da. Hostoa eta burua jaten zaizkie. Janari oso osasuntsua eta... [+]
Azaloreari horixe, lorea jaten diogu: lorea beharko lukeena hipertrofiatu, endurtu egin da eta mamitsu bihurtu, benetako lorerik emango ez duelarik. Beraz, beste azak ez bezala “loratzea” komeni zaigu. Aurkarietatik zainduz gero, azak ia-ia... [+]
Euskal Herrian, mendian dugu azenario basaka, Daucus carota. Berez, urte batean hazi eta sustraietan erreserbak pilatzeko gaitasuna du, hauen bizkar hurrengo urtean loratuko da. Mediterraneo ekialdean ondu zituzten sustrai lodiko azenario... [+]