Asteroko buletina
Azaroan ortzia, urte onaren mentura

Landarepedia

Apioa

Apium graveolens var. dulce

[Jakoba Errekondo]

Bi urteko landarea da: lehenengoan hazi eta hurrengoan loratu eta fruitua eta hazia eman. “Apium” izena zelterako “apon” hitzetik dator eta ura esan nahi du; “graveolens” hitzak urrin bizikoa dela. Ederki adierazten dute apioaren berri: lur urtsuetakoa da eta bere usaina eta zaporea ditugu gustuko. Batez ere bere zuztarrak jaten dira, zurituta dasta fin, gozo eta urrintsua hartzen baitute. Zopa, eltzekari, saltsa eta abarretan saioak egin, ez zara damutuko. Hostoak ere gero eta gehiago jaten dira gordinik. Haziak ere espezia gisa erabiltzen dira.

 

Oinarrizko premiak

Toki fresko eta epelen zalea da. Ura gustatzen zaio, lurra ez dadila lehortu, baina etengabe urasetutako lurrean ito egingo da. 15-20º arteko tenperatura du egokiena, beraz gure isuri atlatiakoan ederki etortzen da. Lur oparoa eskatzen du eta pH azidoa ez zaio gustatzen, beraz: ondo simaurtu eta karetutako lurrean jarri. Ondo ondu gabeko simaurra gorrotatzen du.

 

Noiz zer lan

Udaberrian, apiriletik eta ekainera artean, erein. Hazia ez estali, argia behar du eta ernetzeko. Hosto pare bat duenean, ontzietan aldatu. 5-6 hosto dituenean baratzera.

Garai batean zanga-zulo bat, erreten bat egiten zen lurrean (30 cm sakon / 45 cm zabal). Azpian simaur mordo bat jarri, lur pixka batekin estali eta hantxe aldatu, 20-25 cm-ko tartearekin. Abuztua-iraila aldera, zuztarrak egunkari papera edo kartoiarekin bildu eta lotu. Eta pixkanaka lurreztatu. 2-3 astetik behin lur pixka bat gehiago, hostoak bakarrik ikusten direla geratu arte. Kontuz, landarearen bihotzera ez dadila lurrik sartu. Jendeak gero eta gutxiago egiten du lan hau. Papera edo kartoia jarri eta lixto! Batzuk plastikoa ere jartzen dute, baina landareak izerditu egingo du... Nik papera nahiago. Plastikozko tutuak, hodiak... denetatik ikusten da.  Helburua ez da zuritze soila, landarearen urrin eta dasta min indartsuak fintzea eta gozatzea baizik. Uda lehorra bada maiz ureztatu. Azpiak egin, tarteak garbi egongo dira eta urari luzeago eutsiko dio lurrak. Neguan hotz handien beldur bagara, inaurkinez estali. Orain berez zuritzen diren aldaerak badaude. Ez dago lan hau hartu beharrik, baina emaitza ezta, inondik ere, bera. Dasta ahulagoa eta ez dira hain kurruskatsuak. Hotzarekiko patalagoak dira. Errazagoak baina... Hauek lurgainean aldatzen dira eta multzoan, batetik bestera 15 cm inguru utziz. Hauek ur gehiago behar dute.

 

Uzta

Abuztuan bertan jaten has gaitezke, hurrengo urtean tontortzera, garatzera jotzen duen arte. Lurpean ditugunak laiarekin edo lauhortzarekin atera.

 

Gaitzak eta izurriteak

Bare gogaikarriak dira apioaren arazo handiena, ttikiak direnean etengabe zaindu. Azenarioaren euliak ere erasotzen du. Gaitzetan: mildiua, gorrina eta sustraien usteldura.

 

Nor norekin

Gurutzedunen ondoan jarri -aza, azalorea, brusela aza...- hauen harra dakarren tximeleta uxatzen du. Azalorearekin bereziki ongi moldatzen da, lurreko jakiak egoki elkarbanatu eta bakarka baino hobeto hazten dira.
Gustuko ditu tomateak, babarrunak, lekak, ziazerbak eta ilarrak, porruak...
Jarri berritan, tartean eskarolak, urazak...

 

Trikimailuak

Erdi itzaletan ere ederki etorriko da.
Ale batzuk loratzen utzi. Intsektu laguntzaileak erakartzen ditu. Baratzearen txoko batean beti eduki beharko genuke apio landare koadrilatxoa.
Neguan baratzetik kendu nahi baditugu, oso-osorik atera eta hondarretan aldatuta toki ilun eta fresko batean ederki iraungo dute.

Hosto gurienak entsaladan jan...

atzera

Erlazionatutako jakingaiak

Baratxuria etxera eta porrua lurrera
2023-07-10 | Jakoba Errekondo
Santixabel, baratxuria etxera eta porrua lurrera, garaiko lanen esaera. Iaz sasoi honetan landatutako porruen (Allium porrum) loreak bizi-bizi daude eta laster haziak jasoko ditugu, hurrengo... (+)
Baratzean hasiberrientzako ipuina
2023-05-08 | Jakoba Errekondo
Ekin iezaiozu baratzeari. Aspaldi buruan hara-hona darabilzun asmo hori mamitzeko sasoi ezin hobea da hau. Bidea jorratzeari ekiteko xedeak erein, intentzioak zehar landatu, deseinuak aldatu,... (+)
Txorien negarra
2023-03-20 | Jakoba Errekondo
Txoriek negar egiten dute. Ez guk bezala, nonahi, noiznahi, mainontzi, edota besterik gabe barruari eutsi ezinik… Ez zait berehalakoan ahaztuko behin Beran gertatua: urtero Ertz... (+)
Porru eta gatz, barazkari latz
2022-12-15 | Jakoba Errekondo
Aspaldi aipatu genuen: aurrez ezagutu gabeko har gogaikarri bat ekarri genion porruari (Allium porrum), taratulu gisara zuztarraren mamia erdiz erdi zulatu eta jateko alferrik galtzen... (+)
Porrua eta eulia, neguko urdinaren porrota
2022-12-06 | Jakoba Errekondo
Porruaren kolore urdina nabarmen agertzen da neguak gorritutako paisaian. Urdinezko olatuen itsasoak dira porru sailak. Behazunduta dabil, baina, azken urte hauetan porruzaintzaile jendea. Aspaldi arerio... (+)
Txikoria eta osterzuria saltsa mikatzetan
2022-09-20 | Jakoba Errekondo
Edari ederra da txikori ura, eta osasungarria. Txikoria edan bezala jan daiteke. Jakia ere oso ona omen da, osagarritsua. Txikoriatar gehiago ere bada. Zaharrak dira... (+)
Mahatsondo zaharrena
2022-09-06 | Jakoba Errekondo
Handinahikeria ez da nonahi topatzen, toki guztietan baizik. Barazki edo fruitu erraldoiak ekoizten duen jendea badago. Ez dute mundu hau janzten duten gauzarik bilatzen: edertasuna,... (+)
Azenario mokofina
2022-06-16 | Jakoba Errekondo
Esan banuen esan nuen. Behin irratsaio batean azenarioa (Daucus carota) mokofina zela esan nuen. Lagun bati irrifarrea aterarazi zion; urrutiagoko batek ikusten nauenero gogora ekartzen... (+)
Baratzeko erraldoiak
2021-01-28 | Jakoba Errekondo
Denetarako jendea dago. Ez da ezer berria, baina zenbaitetan gure espeziea zertarako gai den eta zertara jartzen den jakiteak farrezalea eragiten dit. Zenbait lagunek aldamenekoa... (+)
Neguko lanetan
2020-12-10 | Jakoba Errekondo
Sagardoa botilaratu berria dugu. Aurten sekula baino lehenago. Uda bero eta lehorrak sagarra lehenago ekarri zuen, eta udazkena epeletik joan da. Bost aste lehenago dugu... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora