Bizitza baratze bat da, lurpetik azaleratu ezazu Baratzezainen esaera

Bizi-baratzea

LANDAREPEDIA  > 

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hau denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren ezagutzen meta. Zure landareen zain gaude denok. Eman eta hartu.

Izen zientifikoa: Ocimum basilicum

“Usain ederrekoa” esan nahi du bere izenak. Etxeetan gero eta gehiago ikusten da. Leihoetan euliak uxatzeko,usain ederra zabaltzeko eta gero mahaira. Aldaera ugari du: hosto gorri, berde, leun, kizkur...

 

Izen zientifikoa: Solanum melongena
Urteko landarea. Fruituak jaten dizkiogu. Asian osoan ezin hobeki lantzen dute. Arabiarrek ekarria da gurera. Aldaera asko dago: zuria, beltza, luzea, borobila...

Mainatia da alberginia. Esaerak dionez, alberginiak ongi egiten dakiena da... [+]
Izen zientifikoa: Cynara cardunculus var. scolymus
Lorea jaten zaion landare bakanetakoa. Landare handia da, 1,5 metrora ere iritsi daitezkeen hosto gris-urdinskak ditu. Ikusgarria da, baratzean deigarria, eta lore pipilak jaten ez badizkiogu, irekitzean are eta dotoreagoa. Mediterranearra da, aspalditik jaten den... [+]
Izen zientifikoa: Medicago sativa

Alpapa loretan da, zuritik ubelerako kolore guztietan. Zuhain edo bazka-belarra. Argi-belarra, luzerna, frantses-belarra,

Izen zientifikoa: Dieffenbachia bowmanii

Ameriketako Dieffenbachia generoko landareak ohikoak dira, bai, etxe barruetan, arruntena Dieffenbachia bowmanii. Etxean lana latz egiten du dieffenbachiak, etxeko zokoetako itzaletan ondoen bizitzen diren landareetakoa izateaz... [+]

Izen zientifikoa: Syringa vulgaris

Lila kolorerik ba al da? Udaberriaren irakinaldiaren apaltzeaten kolorea da. Amañililiak ekartzen du. Amañiak bai jakin. Syringa vulgaris. Urtebia da, sagarrondo gehienak bezala. Loraldia ximeldu bezain pronto inausita bideratzen da,... [+]

Izen zientifikoa: Quercus pyrenaica
Izen zientifikoa: Citrullus lanatus var. lanatus
Arabiarrek ekarri ziguten Pakistan aldetik omen datorren fruitu gozo hau. Lur gainean zabaltzen den landarea da. Landare bakoitzak lore arrak eta emeak bereizita ematen ditu. Ikaragarrizko fruituak eman ditzake, ehun kilotik gorakoak ere ezagutu izan dira. Bere... [+]
Izen zientifikoa: Apium graveolens var. dulce
Bi urteko landarea da: lehenengoan hazi eta hurrengoan loratu eta fruitua eta hazia eman. “Apium” izena zelterako “apon” hitzetik dator eta ura esan nahi du; “graveolens” hitzak urrin bizikoa dela. Ederki... [+]
Izen zientifikoa: Brassica rapa var.rapa.

Arbia tontortu da. Arbi soroa. Tontortu edo garatu. Garatzeko gara ematen du muturrean lorez jantzia. Gara hori arbi-gara da, Arrasate, Oñati, Aramaio, Otxandio eta inguru horretan udaberriko gutizia gorenetakoa. Brassica rapa var... [+]