Gure kulturako sendabelar erabilienetakoa
Sendabelarra udaberriaren lehen koloreetakoa. Hezetasunaren adierazle garbia da.
Titatutako lehen petunia: Petunia Nigth sky. Hondo ubelean tita zuriak dituena.
Babarruna, tomatea, artoa eta patatarekin batera, Ameriketatik ekarritako landarea da piperra. Hobe esanda piperrak, gozoak minak luzeak potoloak gorriak berdeak horiak beltzak... piper aukera ikaragarria baita. Mexikon duela 9000 urteko etxeetan piper haziak... [+]
Ez dakit nork jarriko zion porru-tipula izena baina erdiz erdi asmatu zuen. Bien arteko dasta bikaina du bere hostoak. Tipularekin lotzen dute (ciboulette,cebollino...) baina ez du hark duen erraboila edo burua. Hostoak baliatzen... [+]
Biblian aipatzen omen da Egipton porruarengatik madarikazioka edo biraoka aritzea, jainko-jainkosaren batengatik aritzearen parekotzat zutela. Egipton jainkosa eta hemen antzarrak ferratzera edo porruak landatzera bidaltzea berdin da. Gaur egun, ez jainko ez... [+]