Bizi-baratzea

ALBISTEAK  >  Zaldibarko zabortegiaren krisia

2020-05-20 | Maria Ortega Zubiate

Zaldibarko zabortegiko istripuaz geroztik, beste zabortegi batzuetan banatu dituzte zenbait enpresetako isurketak. Gasteizko Gardelegi zabortegiak ia 2.000 tona jaso ditu orain arte, eta 15.000 tona zabor isurtzeko eskaria egin dute Arabako zortzi enpresak. Gasteizko udalak 23.000 tonatan jarri zuen aurtengo muga.

2020-05-15 | Maria Ortega Zubiate

Maiatzaren 16an ehun egun beteko dira Zaldibarko zabortegian luizia gertatu eta bi langile lurperatuta geratu zirenetik. Zaldibar Argitu plataformak berriro gerta ez dadin bermeak exijitu ditu, hondakinen kudeaketa publikoa, zentzuzkoa eta zuzena izan dadin, eta arduradunek erantzukizunak har ditzaten eskatuz. Elkarretaratzeak deitu dituzte Zaldibarren eta Elgetan, eta mendi tontorretatik argazkiak bidaltzeko deialdia egin dute.

2020-05-14 | ARGIA

Europako Batzordeko Ingurumen komisarioak adierazi du "kasuaren larritasuna ikusita" aztertu egingo duela ea arau hausterik egon zen.

2020-05-07 | ARGIA

Zaldibar Argitu plataformak deituta lore eskaintzak egin dituzte zazpi herritan, maiatzaren 6an. Duela hiru hilabetetik erakundeen eta Verter Recycling enpresaren aldetik azalpenak jasotzeko zain daudela adierazi du plataformak eta erantzukizunak har ditzatela eskatu die.